Kaixo kaixooooo!!!
Badirudi, urte berriarekin albiste onak ere etorri zaizkigula!
Dirudienez, Munduko osasun organizazioak, 2010ean A gripearen epidemiaren amaiera etorriko dela esan du. Gaixotasunaren trataera on eta egokia egiten ari direla esan dute mundu mailan eta apirilerako, epidemia izateari utzi eta gaixotasun lasaiago bat izango dela baieztatu dute.
Mexikon jatorria duen gaixotasun honek, 12000 hildako baina gehiago utzi ditu bere bidean 205 herrialdetan. Hildakoei buruzko datuak inoiz pozgarriak ez diren arren, OMS-ek eman duen albisteak esperantzaz bete dezake jendea eta hainbeste hildako sortu dituen eta gaixotu dituen birusari aurre egiteko indarra eman.
Albiste onak dira eta honela jarrai dezala! Nahiago baitugu albiste onak eman txarrak baino. Ea ba geure blog honi albiste pozgarri eta positiboekin ematen diogun amaiera!
Ale ba!!!
Txintxoak izan!!
Arantxa eta Iraitz!
miércoles, 6 de enero de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario