miércoles, 13 de enero de 2010

Munduko osasun erakundeak a gripearen gestioa inbestigatuko du

Kaixoooo!!

Geurearekin jarraituz, gaur mundu mailako albiste batekin gatoz. Noski, a gripearen ingurukoa.

Munduko osasun erakundeak, a gripearen epidemiaren gestioa ebaluatuko du. Diotenez, farmazi eta erakundearen arteko tratu bat egon da gaixotasuna exageratu eta honela, farmako eta txertoen salmentak gora egin zezan.

Egia esan, gaixotasunak uste baina eragin txikiagoa izan du. Wolfgang Wodarg izan zen interesak egon zirela salatu zuen lehena. Oraindik ez duten "pandemia" arriskua kenduko, hainbat tenporada pasa behar baitira kendu aurretik eta nahiz eta jada aurrerapen eta lasaitasuna egon herrian, badirudi beste 6 edo 12 hillabetean ez dutela pandemia arriskua kenduko.

Oraindik OMS-ek, ez du bere ebaluazioaren erantzuna zabalduko baina gehienek, errekomendazioetarako zabaldurik daudela azaldu dute eta ez dute interesen kontuez hitzegiten.

Txintxoak izan!!

Arantxa eta raitz!

domingo, 10 de enero de 2010

EUSKADIN GRIPEAREN TASA ESTATUKOA BAINA TXIKIAGOA DA

Kaixoooo!!!

Atzo jakin izan genuen bezala Diario Vasco egunkariaren eskutik; Euskadin gripearen tasa, Espainiakoa baina txikiagoa da. Albiste pozgarria da geure herriarentzako hau.

17,97 gaixotu daude 100.000 pertsoneko geure herrian. Horietatik %98, A gripeaz kutsaturik. Espainian, 37 gaixotu daude 100.000 pertsoneko. Datu hauek, aurreko urteko abenduaren 27 eta aurtengo urtarrillaren 2 artekoak dira.

Nafarroan, 35,14 pertsona dira 100.000ko. Gaixoturik egotea ez da beti albiste ona baina tasa gutxituz doala jakiteak, epidemiari aurre egiten ari garela ematen digu jakitera. Ea ba oraingoan, doministriku eta mukiei agur esaten diegun era egoki batean.

Beraz, gaurkoan, albiste onekin uzten zaituztegu.

Txintxoak izan!!!




Arantxa eta Iraitz!

sábado, 9 de enero de 2010

ESPAINIAN TXERTOEKIN ZER EGIN PENTSATZEN ARI DIRA

Kaxio guztioi!! A gripeak sortu duen azken eztabaida, soberan gelditu diren txertoekin zer egin izan da, oraintxe azalduko dizueguna, hain zeuzen ere.

Esan genizuen bezala, uste zena askoz baino txerto gutxiago saldu eta jarri dira, beraz, asko eta asko soberan gelditu dira. Hori da gaur egun Espainian darabilten buru haustea.

Espainian hartu den azken erabakia, soberan gelditu zaizkien txertoak merkeago saldu edo eta herrialderen bati oparitzea izan da..Kutsatzeko arrisku gehien duten sektoreak asetu ostean, gelditzen diren txertoak UEri balio duena baino merkeago saltzea edo eta gehiago behar duten herrialdeei ematea aipatu eta onartu dute, baina oraindik orain ez dakite zehatz-mehatz zer egin.

Horren alternatiba bat, txertoak laboratorioei itzultzea litzateke, horiek farmazietan salduak izan daitezen. Beste bat, 2010eko gripe estazionala sendatzeko erabiltzea da...
Dena dela, eta hartzen duten erabakia hartzen dutela, jakinaraziko dizuegu.


Agur!!


Arantxa eta Iraitz

miércoles, 6 de enero de 2010

2010ean A gripea superatzea espero dute

Kaixo kaixooooo!!!

Badirudi, urte berriarekin albiste onak ere etorri zaizkigula!

Dirudienez, Munduko osasun organizazioak, 2010ean A gripearen epidemiaren amaiera etorriko dela esan du. Gaixotasunaren trataera on eta egokia egiten ari direla esan dute mundu mailan eta apirilerako, epidemia izateari utzi eta gaixotasun lasaiago bat izango dela baieztatu dute.

Mexikon jatorria duen gaixotasun honek, 12000 hildako baina gehiago utzi ditu bere bidean 205 herrialdetan. Hildakoei buruzko datuak inoiz pozgarriak ez diren arren, OMS-ek eman duen albisteak esperantzaz bete dezake jendea eta hainbeste hildako sortu dituen eta gaixotu dituen birusari aurre egiteko indarra eman.

Albiste onak dira eta honela jarrai dezala! Nahiago baitugu albiste onak eman txarrak baino. Ea ba geure blog honi albiste pozgarri eta positiboekin ematen diogun amaiera!

Ale ba!!!

Txintxoak izan!!


Arantxa eta Iraitz!

lunes, 4 de enero de 2010

Bukatu den urtean 271 hildako egon ziren

Kaixo guztioi!!!

Urte berriarekin batera, geuk ere geure blogari informazio berria atxikitzen jarraitzen dugu. Gaurkoan, amaitu berri den urteari errepasotxo bat emango diogu.

2009 urtea, 271 hildakorekin amaitu zen. Ez da datu pozgarria baina beno... datozenekin ea pixkat alaitzen zaituztegun. Urtean gaixotuen tasaren beherapen nabariarekin amaitu zuen. 40,80/1000 biztanleko zeuden gaixotuta urteko azken astean. Aurretik genuen datu altuena, 371,68/1000 zen. Ikus dezakegunez datu pozgarria da.

Heriotza tasa ere jeitsi egin da. Orain 0,21/1000 dago. Datu hauen onuragarriak diren arren, oraindik gaixotasuna geure artean dago eta emaniko jarraibide eta prebentzioak jarraitu behar ditugu.

Bestalde, Espainian, A gripearen aurka eginiko kanpaina "porrot" bezala definitu dute. Kanpaina hasi baina lehen 37 milioi dosi erosi zituzten. Kanpaina hasi eta 5 astera, 2 milioi dosi bakarrik banatu ziren. Eginiko kalkuluen arabera, 3 milioi soilik erabiliko dira beraz, 34 milioi soberan daude.

Gobernuak dio, nahiago zuela pasa faltan egon baino eta egia esan, honela gertatu da. Hipotesi oker eta beldurraren poderioz, dosien kantitate handia soberan geratu da. %90 zehazki. Zoberan dauden dosiak kanal pribatuan salduko direla esan da.


Beno ba, gaurkoz informazio nahikoa barnetatu duzuelakoan:

Txintxoak izan eta ea errege magoak jator portatzen diren!!!


Arantxa eta Iraitz!

sábado, 2 de enero de 2010

"A GRIPEARI IZAN BEHAR ZAIO BELDURRA, EZ TXERTOARI"

Kaixo eta urte berri on guztioi, hemen gatoz gu berria dugun urte honetan gaixotasun honi buruz agertzen diren albisteak zuei helaraztera.

Titularrean irakurri duzuena, Rafael Bengoa Osasun Sailburuaren adierazpena da. Honek, gripearen aurkako txertoa jartzeko deialdia egin digu euskaldunoi, txertoari barik beldurra gripeari izan behar diogula azpimarratuz.

EAE omen da Estatuan gripe kasu gehien jasan duen erkidegoa, 100.000 biztanleko 211 kasu agertu baitira. Oraingoz, 198 lagun eraman dituzte ospitalera gaitz horrek kutsatuta; bataz-besteko adina 36 urtekoa da.

Legebiltzarreko Osasun Batzordean egin du agerraldia Bengoak, bertan gaixotasunari buruzko datuez eta horren inguruan mintzatu delarik.

Biztanleriaren %20 edo %25ak jarriko omen du txertoa EAEn, horretarako 463.000 dosi prestatuko dituzte.

Txertoa emateko kanpaina, azaroaren 16an hastea adostu zuten Estatuko lurralde arteko kontseiluan, Bengoak ordea, berak azaroaren 9an hastea nahi zuela aipatu zuen, baina ez zegoen txertorik prestatuta ordurako.

Azkenik, guztiontzako haina txerto daudela eta hau jartzea borondatezkoa dela esanez eta azpimarratuz bukatu du hitzaldia.

Hau izan da guztia lagunok!! Hemen uzten dizuegu albiste honen inguruko bideo baten link-a, informazio gehiago izan dezazuen:

-www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/275613/osasun-saila-a-gripeari-izan-behar-zxaio-beldura-ez-txertoari



Ongi izan!!



Arantxa eta Iraitz

lunes, 28 de diciembre de 2009

A GRIPEAREN BIDEOJOKOA

Kaixo berriro ere!!
Nahiz eta gaur inozenteen eguna izan, kontatuko dizuegun albiste sinesgaitza egia da!!

Tituluak berak dioen bezalaxe, guztion ahotan eta askoren gorputzetan dabilen gaixotasunean oinarritzen den bideojoko bat dago. Internet bidez bakarrik jolastu daiteke eta Rotterdameko Unibertsitateko Erizaintza Zentruko zientzialari batzuen irudimenaren fruitua da.

Jokoaren helburua, gaixotasun honen pandemia ekiditea da, horretarako, gripearen birusaren aurka borrokatu behar delarik. Jolasten ari denak, hainbat erabaki hartu behar ditu jokoan zehar; zenbat txerto sortu, zenbat eman, eskolaren bat itxi behar bada edo ez...

2.000 milioi eurorekin hasten da jokoa, eta jolasten ari denak horiek ondo kudeatzen jakinez gero irabaziko du, bestela, heriotzak eta pandemiak baino ez ditu lortuko.

"The Great Flu" du izena eta jendea gripe honen brote berri posibleetarako prestatzea omen da. Jolas hau probatu nahi izanez gero, sar zaitezte ondo orrialde honetan: http://www.thegreatflu.com/.

Hau izan da dena!!

Agur eta kontuz txantzekin!!

Arantxa eta Iraitz!!!