Kaixo berriro ere!!
Nahiz eta gaur inozenteen eguna izan, kontatuko dizuegun albiste sinesgaitza egia da!!
Tituluak berak dioen bezalaxe, guztion ahotan eta askoren gorputzetan dabilen gaixotasunean oinarritzen den bideojoko bat dago. Internet bidez bakarrik jolastu daiteke eta Rotterdameko Unibertsitateko Erizaintza Zentruko zientzialari batzuen irudimenaren fruitua da.
Jokoaren helburua, gaixotasun honen pandemia ekiditea da, horretarako, gripearen birusaren aurka borrokatu behar delarik. Jolasten ari denak, hainbat erabaki hartu behar ditu jokoan zehar; zenbat txerto sortu, zenbat eman, eskolaren bat itxi behar bada edo ez...
2.000 milioi eurorekin hasten da jokoa, eta jolasten ari denak horiek ondo kudeatzen jakinez gero irabaziko du, bestela, heriotzak eta pandemiak baino ez ditu lortuko.
"The Great Flu" du izena eta jendea gripe honen brote berri posibleetarako prestatzea omen da. Jolas hau probatu nahi izanez gero, sar zaitezte ondo orrialde honetan: http://www.thegreatflu.com/.
Hau izan da dena!!
Agur eta kontuz txantzekin!!
Arantxa eta Iraitz!!!
lunes, 28 de diciembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario