jueves, 17 de diciembre de 2009

GABONIK GABE A GRIPEA DELA ETA

Kaixo guztioi!! A gripeak eragin duen azken albistearekin gatoz gaur. Ez gatoz heriotza gehiagori buruz hitz egitera, hala ere, ez da albiste positibo bat.


Urtero urtero, Errusiako umezurtz-etxe bateko haurrak, Euskal Herrira etortzen dira bertoko familiekin gabonak pasatzera. Baina oraingo urtean bertan behera gelditu da horien bidaia.


Ume hauek gabonik gabe geratzearen arrazoia, Errusiako Gobernuak A gripeari dion izua izan da. Gobernuak ez du nahi umeek Euskal Herrira bidaiatzerik, A gripea hartzeko arriskua saihestea delarik beraien nahia.


60 haur baino gehiago dira urte honetako gabonak umezurtz-etxe batetan ospatu beharko dutenak. Beste hainbeste dira haur horien irribarreez gozatuko ez duten euskal familiak.


Umeak etxeko beroan hartzeko prest zeuden familiak, tira-biran ibili dira Errusiako Gobernuarekin. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntza izan dute horretarako. Baina zoritxarrez, ezinezkoa izan da errusiar gobernuaren iritzia aldatzea.
Ume gixaixoak...
Hau izan da dena jende!!
Arantxa eta Iraitz

No hay comentarios:

Publicar un comentario