lunes, 28 de diciembre de 2009
A GRIPEAREN BIDEOJOKOA
Nahiz eta gaur inozenteen eguna izan, kontatuko dizuegun albiste sinesgaitza egia da!!
Tituluak berak dioen bezalaxe, guztion ahotan eta askoren gorputzetan dabilen gaixotasunean oinarritzen den bideojoko bat dago. Internet bidez bakarrik jolastu daiteke eta Rotterdameko Unibertsitateko Erizaintza Zentruko zientzialari batzuen irudimenaren fruitua da.
Jokoaren helburua, gaixotasun honen pandemia ekiditea da, horretarako, gripearen birusaren aurka borrokatu behar delarik. Jolasten ari denak, hainbat erabaki hartu behar ditu jokoan zehar; zenbat txerto sortu, zenbat eman, eskolaren bat itxi behar bada edo ez...
2.000 milioi eurorekin hasten da jokoa, eta jolasten ari denak horiek ondo kudeatzen jakinez gero irabaziko du, bestela, heriotzak eta pandemiak baino ez ditu lortuko.
"The Great Flu" du izena eta jendea gripe honen brote berri posibleetarako prestatzea omen da. Jolas hau probatu nahi izanez gero, sar zaitezte ondo orrialde honetan: http://www.thegreatflu.com/.
Hau izan da dena!!
Agur eta kontuz txantzekin!!
Arantxa eta Iraitz!!!
domingo, 27 de diciembre de 2009
Farmako berria
Eguberriak diren arren, guk hemen jarraitzen dugu geure betiko gaiaren inguruan. Gaurkoan, Tamiflu farmako famatuari itzal egingo dion sendagarriari buruz hitzegingo dugu.
Oraindik gizarteratu ez den arren, T-705 izeneko proiektuak esperantza handia erakutzi du. Jende askok erosi zuen tamiflurekin hainbat ezberdintasun ditu. Aurrekoaren proteina berari eragiteaz gain, beste bati ere eragiten dio eta honela, erantzuna zuzenagoa da.
Bestalde, ez da lehen 48 orduetan artu behar beraz, margen gehiago dugu gaixotasunarekiko. Gripearen hainbat birusi eragiteak ere onura eta abantaila ematen dio tamiflurekiko.
Lehenengo bi faseak pasa ditu eta azkenekoa falta zaio gizarteratua izateko. Beraz, badakigu ezer berezirik gertatzen ez bada, laister kalean izango dugula orainarteko sendagarririk oberena.
Besterik gabe eta interesgarri izan zaizuelakoan:
Agur t'erdi!!
Arantxa eta Iraitz!
viernes, 25 de diciembre de 2009
ARGENTINAKO PSIKOSIA
Gaur A gripeak Argentinan eragin zuen psikosiaren inguruan hitz egitera gatoz, gaixotasun honek egoera ezberdinak eragin baititu lekuaren arabera.
Argentinako biztanle askok ez dute Gobernuak emandako informazioa sinetsi. Orain dela gutxi, 44 hildako eragin dituela helarazi zien Gobernuak, eta datu hori adierazi eta gutxira kargua utzi zuen Graciela Ocaña Osasun ministroak. Ekintza hori izan zen biztanleriari zalantza horiek erein zizkiona.
Emakume horrek kargua uztearen arrazoia, Gobernuak A gripearen aurrean izan zuen portaera izan zen. Osasun ministra ohia, A gripearen kanpaina elekzioen aurretik egitearen aldekoa zen, elekzioak atzeratuz, baina Gobernuak garrantzia gehiago eman zion elekzioak ospatzeari jendea gaixotasun horren berri informatu eta babesteari baino.
Argentinako politika bat-batekotasunean oinarritzen dela entzun eta irakurri izan dut beti, inprobisazioaren erregeak direla., ez omen dute ezer egiten gatazkaren bat prebenitzeko. Guztiz aurkakoa, ematen diren einean saiatzen omen dira konpontzen. Eta hori da, hain zuze ere, A gripearekin gertatu dena, ondorio modura, ezjakintasuna eta biztanleriaren sinesgogortasuna lortu direlarik.
Hau izan da gaurkoa lagunok!!
Arantxa eta Iraitz!!
jueves, 24 de diciembre de 2009
Jada 39 hildako katalunian
Zer moduz oporrak?¿ Eguberrion guztioi! Ikusten duzuen bezala oporretan egon arren, geuk hemen jarraitzen dugu txintxo txintxo, A gripeari buruzko kontuak kontatzen. Gaurkoan, Kataluniako emakume baten kasuarekin gatoz.
28 urteko emakume bat hil zen aurreko astean katalunian haurdun zegoela. A gripearen ondorio izan dela esan dute baina emakumeak ez zuen sintomarik sentitu dirudienez. Katalunian jarraituz, 52 urteko gizonezko bat ere hil da. Azken honek ordea, sintomak izan zituen.
Azken hauekin, 39 hildako egon dira katalunian gaixotasuna geure artean denetik eta 46 gaixotu larri dituzte zaintzapean. Ez dira datu pozgarriak gauden garaietarako baina...
Ondo gauden bitartean zaindu gaitezen eta ondo pasa opor hauek eta gaixorik daudenei, animoz eta ilusioz beteriko besarkadak!!
Besterik gabe:
EGUBERRI ON!!!!
Arantxa eta Iraitz!
HERRITARREN BOSTENAK BAKARRIK JARRI DU TXERTOA
Barkatu iezaiguzue joan den egunean izan genuen arazoa. Sarrera oso bat publikatu beharrean erdizka publikatu genuen, gainera, ezinezkoa izan zaigu editatzea...informatikaren arazoak, badakizue!!
Lehenik eta behin, gabon zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu!!
Behin zorionduta, ekin dezagun ba gaurko albistea azaltzeari!!
Txertoaren inguruan arituko gara gaurkoan ere, oso datu harrigarri bat aurkitu vaitugu albisteak irakurtzen ari garela...Herritarren bostenak baino ez omen du jarri A gripea prebenitzeko txertoa, ondorioz, Osasun Sailak txertoa talde gehiagori zabaltzea pentsatu du.
Rafael Bengoa Osasun Sailburuak argitu duenez, 468.0o0 pertsonatik 94.614 herritarrek baino ez dute txertoa jarri, aurreikusita zeuzkaten emaitzak buruzbehera jarriz.
Baina nahiz eta datuek harritu, indarrean jarraitzen dute gaixotasuna prebenitzeko martxan jarritako neurriek.
EAE-ko A gripearen azken datuen arabera, 7 pertsona hil dira gaur arte, eta 718 pertsona sartu dituzte ospitalean. Ospitaleko horietatik 71 zainketa intentsioboetako unitatean egon dira. Adinari dagokionez, ordea, batez ere 50 urtetik beherakoak izan dira A gripeaz kutsatu direnak.
Osakidetzaren aldetik, ez dute baztertzn txertoa talde gehiagori zabaltzearen ideia, baina baina erreserban dauzkaten txertoak mantendu egingo dituzte.
Hau izan da dena lagunok!!
Ondo ibili eta asko jaaan!!
Arantxa eta Iraitz
jueves, 17 de diciembre de 2009
GABONIK GABE A GRIPEA DELA ETA
Ume hauek gabonik gabe geratzearen arrazoia, Errusiako Gobernuak A gripeari dion izua izan da. Gobernuak ez du nahi umeek Euskal Herrira bidaiatzerik, A gripea hartzeko arriskua saihestea delarik beraien nahia. A Gripea detektatu dute katu eta hudoetan (huron)

* Doministrikuak
lunes, 14 de diciembre de 2009
Bi umekiren hilketa behatzen dute amek txertoa jaso ostean.
Asteburutxoa eta gero hemen gaude berriz ere. Gaurkoan, txertoa jaso ondoren gertaturiko kasu batzuk eskeiniko ditugu:
Adierazgarriena bi andere hauena da. Txertoa jaso eta urrengo egunean hasi zen A gripearen sintomak edukitzen eta haurra galdu du. Beste kasuak ere, txertoa jaso ondoren galdu du umea eta biak lehen 3 hillabetearen barruan gertatu dira.
Bestalde, beste emakume batek, txertoa jaso ostean, esnea egiteari utzi zion. Dioenez, ezin omen dio bere haurrei bularreko esnerik eman, txertoa eta gero ez baitu produzitzen.
Esan beharra dago, osasun kasu hauek gertutik aztertzen ari direla zer gertatu den argi jakiteko.
Adierazgarria iruditu zaigun beste kasu bat honako hau da:
Suitzan 5 hildako egon dira txertoa jaso ostean.
Guztiak hil dira A gripearen ondorioz baina medikuek diotenez ez da txertoaren eraginez izan. 5etik 4ek Pandemrix txertoa zuten. Bostek hirurogei urte baina gehiago zituzten.
IKusi dugun bezala, txertoa hartuta ere kontuz ibili behar dugu. Beraz, zaindu zaitezte!!!
Arantxa eta Iraitz!
domingo, 13 de diciembre de 2009
A GRIPEA PREBENITZEKO EROSKIREN KANPAINA
Eroskik iada denon ezaguna den gripea prebenitzeko kanpaina egin duela iritsi zaigu belarrietara, beraz adi, azaltzera goaz eta!!
Irakurri duzuena, bai! Eroski ere A gripearen saltsan sartu da. Eusko Jaurlaritzarekin batera, gaixotasun honen aurkako kanpaina bati ekin dio, proiektuaren helburua, bezeroei honi buruzko informazioa ematea delarik.
Eroskik birusa hedatzea saihesteko gomendioak jasotzen dituen informazio orriak banatuko ditu merkataritza-sare guztian zehar. Gainera, kontsumitzaileek eskatuz gero, prebentzio-neurriei buruzko informazioa helaraziko diete Eroskik antolatuko dituen tailer praktikoen bitartez. Ematen dituzten gomndioak, gripea ezagun egin zaigunetik dakizkigun berberak dira; eskuak maiz garbitzea, eztul egitean ahoa estaltzea...
Eroskiren kanpainaren aburuz, A gripea duen gaixoak osasun profesionalen gomendioak jarraitu beharko ditu eta harreta handia jarri inor ez kutsatzeko.
Aurretiaz aipaturiko tailerrak "A gripeari aurre egiteko prebentzio-neurriak" du izena eta Eroskik dauzkan hipermerkatu guztietan eskeiniko dituzte. Nahi duten guztiak daukate tailer horietan parte hartzeko aukera. Interesatzen bazaizkizue, hona hemen tailer horietan aputnatzeko beharrezkoak diren telefono zenbakia eta emaila:
-902 540 846
-Escuelas@eroski.es
Hau izan da guztia gaurkoz, beste bat arteeeeeeeeee!!
Arantxa eta Iraitz
jueves, 10 de diciembre de 2009
HIRU MUTAZIO ATZEMAN DITUZTE ESPAINIAN
Sarreran azaldu bezala, hiru mutazio kasu aurkitu dituzte Espainian. Ildenfonso Hernandez Osasun Publikoaren zuzendari nagusienak esan duenez, horietako bi Norvegian azaldu zen mutazio bera jasaten ari dira, eta hirugarrenaren arazoa, bere gorputzak tamiflu farmakoa ez onartzea izan da, horrek gripearen mutazioa eragin dioalrik.
Tamiflua onartu ez zuen gaixoari zanamivir eman diote eta bizirik jarraitzen du, beste bi gaixoetako bat hil egin da, eta hirugarrenak sintoma arinak besterik ez ditu.
Badirudi Norvegiako mutazioak ez diela arnas aparatuan eragin handirik egin, nahiz eta orain aste batzuk eman genizuen albistean, arnas aparatuan arazo gehiago ematen dituela esan (hori izan baitzen guri iritsi zitzaigun datua).
Osasun ministerioan, gertu-gertutik ari dira hiru kasu horiek aztertzen, eta horiek onoriak atera bezain laister informatuko zaituztegu horietaz.
Mila esker zuen arretagatik!!
Hurrengora arteeee!!
Arantxa eta Iraitz
Hildako bat Gipuzkoan
Gaurkoan notizi txar batekin gatoaz. Berria.info orrian ikusi izan dugunez, Gipuzkoan gizon bat hil da A gripearen ondorioz.
Txertatzearen kanpaina hasi den arren, ikus dezakegu gaixotasunak oraindik geure artean jarraitzen duela. Gizon hau, arrisku taldekoa zen eta oraindik ez da bere bizileku, ez adina azaldu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aldetik.
Jada zortzigarren hildakoa da hau Euskal Herrian.
Bizkaian lau, Nafarroan bi, Gipuzkoan bi.
Datuak ez dira oso pozgarriak baina pixkanaka aurre egiten ari garela diote. Txertaketarekin jarraituz, gogora ditzagun arrisku taldeak:
- Haurdun daudenak.
-Gaixotasun kardiobaskular kronikoak (hipertentsioa izan ezik).
-Arnas gaixotasun kronikoak (hauek ere barne: displasia bronko-pulmonarra,
fibrosi kistikoa eta asma moderatu/larri iraunkorra).
-I eta II motako diabetes mellitusa tratamendu farmakologikoarekin.
- Giltzurruneko gutxiegitasun moderatua/larria.
-Hemoglobinopatiak eta anemia moderatua/larriak.
-Asplenia.
-Gibeleko gaixotasun kroniko aurreratua.
- Gaixotasun neuromuskular larria.
-Inmunosupresiodun pazienteak (GIB-infekzioak, farmakoek edo
transplanteen hartzaileetan sortutako inmunosupresioa ere barne).
-Obesidade morbidoa (gorputz-masaren indizea 40koa edo hortik gorakoa)
- Reye-ren sindromea garatzeko aukera izateagatik, azido azetilsalizilikoaren
bidezko tratamendu luzea jasotzen duten ume eta nerabeak, 18 urtetik
beherakoak.
Gogoratu, talde hauetakoren batekoa bazara medikuarenera jotzea informazio edo txertaketari buruz informatzera.
txintxoak izan eta zainduuu!!!
Arantxa eta Iraitz!
martes, 8 de diciembre de 2009
A GRIPEAREN MUTAZIOA
Gaurkoan famatu egin zaigun gaixotasun honi buruzko mutazioari buruzko informazioa dakarkigu. Orri honetan ikus dezakezue: http://profesional.medicinatv.com/noticias/Default.asp?codigo=425095
Kaliforniako Berkeleyeko Unibertsitateko inbestigatzaile batzuk, gaixotasunak animalietatik gizakietara pasatzeko mutazioa aurkitu dutela uste da.
Inbestigazio hauek, H1N1 birusa nola pasa den animalietatik gizakietara esplikatzen lagunduko lukete. Eta birus berak gizakion artean erreplikatzeko kapazitate handia argituko digute.
Inbestigazio honek, aurrerapausu bat izan dezake. Bestalde zuzendu dizkiguten ondorioak ez dira hain pozgarriak. Gaixotasunaren jatorria badakigu, baina, mutazioen eta erreplikaren kontuak ez digu gehiegi pozten. Ea mutazio hauek ekiditeko bidea ere aurkitzen dute.
Gaixotasunaren inguruan egiten ari diren inbestigazio guztiak haipagarri eta kontuan artzekoak dira. Espero dugu pixkanaka gaixotasun hau guztiz ekiditzeko aukera eta bidea aurkitzea.
Besterik gabe:
TXINTXOAK IZAN ETA ZAINDU!!
Arantxa eta Iraitz
domingo, 6 de diciembre de 2009
MEDIKU BATZUEN TXERTOAREKIKO JARRERA EZKORRA
Orain arte, txertoaren abantailak aipatu izan dira batez ere, baina baditu bere alde txarrak ere. Txertoa jartzearen ondorioak ez dira horren larriak, bain ahoriek ere aipatu egin behar dira, ezta? Esate baterako, jarri eta ordu batzuetara, A gripeak eragiten dituen sintoma berberak izaten omen ditu pertsona horrek. Nahiz eta sintoma ahulagoak izan, berdin berdin jasaten du gaixotasuna txertoa jarri duenak. Horretaz aparte, txertoak marka gorri bat uzten omen du jarri ostean, eta leku hori minduta izaten omen du jendeak aste bat pasatu arte.viernes, 4 de diciembre de 2009
ESTATISTIKAK

miércoles, 2 de diciembre de 2009
Nieto Petinal FAMILIAREN KASUA
Gaurko kontua ez den arren, kasu bitxi batekin gatoz. Nieto Petinal familia, urriaren 20an kutsatua izan zen. 10etik 9ik zuten a gripea eta beraien etxeak erizainen gunea zirudien.
Familiako batek soilik zaindu zituen, Isabelek. Hiru egunean zehar, 30 minutu soilik egiten zuen lo beste guztietaz arduratu behar baitzuen. Adore handia erakutsi zuen guztiei zainduaz, bakoitzari medikamentua behar zenean emanaz eta bere osasuna sakrifikatu baitzuen bere familiagatik.
48 ordutan erori ziren familiako kideak gaisotasun honen eraginean eta aste baten inguruan guztiak obetuz joan ziren. Lana erreza izan ez bazen ere, familiak zenbat indar eduki dezakeen erakutsi digu andre honek, eredugarria izan da.
Badakigu beraz, inguruan gaixorik badaukagu, ahal dugun neurrian behintzat lagun diezaiogun. Guztiok izan baitekegu gaixotasun honen kutsatu, guztion etsai baita A GRIPEA!!
Zainduuuuuuu!!
Arantxa eta Iraitz!
Ezin izan dut bideoa jeitsi baina interesatze bazaizue, hemen uzten dizuet familiako kideak eginiko adierazpenak agertzen diren orria:
http://www.antena3noticias.com/PortalA3N//play?id_contpag=108&selec=0&idGaleriaFotos=&mostrar=videos&pag=1&idGaleriaVideos=8671626&idGaleriaAudios=&vervideo=true
viernes, 27 de noviembre de 2009
EAE-N HAURDUN DAUDENAK TXERTOA JARTZEN HASI DAITEZKE
Txertoaren inguruko beste albiste baten berri ematera gatozkizue gaur ere, iada martxan hasia baita A gripearen txertoa ematea.

Iada, EAE-n, haurdun dauden emakumeek ere aukera daukate gaixotasun hori prebenitzen duen txertoa eskuratzeko. medikuek, haurdunaldiko lehen hilabetean jartzea gomendatzen dute, sendagaiak bigarren mailako eraginik ez duela azpimarratuz. Izatez, haurdunaldiko edozein momentutan hartu daiteke, baina hileak pasa ahala, arrisku gehiago dago gaixotasun hau hartzeko, beraz, hobe da aurretiaz esan bezala lehen hilean hartzea.
Haurdun daudenek, defentsak normala baino baxuago izaten dituztela eta, arrisku gehiago daukate A gripea hartzeko. Gainera, hauei jartzen zaiena, ez da gainontzeko pertsonei ematen zaien txerto berdina. Haundunei ematen zaienak ez dauka produktu biokimikorik, modu horretan, haurrari gaitzen bat sortzea ekiditen delarik.
Gaur egun, 20.000 dira, gutxi gora-behera, EAE-n haurdun dauden emakumezkoak. Osasun zentruetara joatea baino ez daukate txertoa jarri nahi izanez gero.
Hau izan da aste honetako guztia, espero dugu zerbaitetarako balio izana!!
Datorren astera artee!!!
Arantxa eta Iraitz
jueves, 26 de noviembre de 2009
A GRIPEAREN MUTAZIO LARRI BAT AURKITU DUTE NORVEGIAN

Kaixo irakurleok!!
A gripearen inguruko azken berriekin gatoz gaurkoan ere. Oraingo honetan, urrunago begiratu behar dugu azken gertaeraren berri izateko, Norvegiara alegia.
Norvegiako Osasun Publikoko Institutuak A gripearen mutazio larri bat aurkitu du hiru pertsonengan, komunikatu baten bidez erakundeak adierazi bezala.
Honetaz ohartu baino lehen hil ziren gripedunak, ez zutela mutazio hau jasan azpimarratu dute, baina azken bi hildakoek bai, ordea. Azken bi hildakoetan aparte, larri dagoen batengan ere antzeman dute gaixotasun horeen mutazioa.
Iturri berdinek azaldu dutenez, gripearen mutazio honek arnasbideak kutsatzeko joera gehiago dauka A gripeak baino, hori dela eta, larriagoa da eta oraindik ezezagun zaienez arrisku gehiago dauzka.
Erakundeko zuzendari nagusiak, Geir Stene-Larsen, esan duenez, birusaren 70 kasutatik hirutan soilik detektatu dute mutazio hau. Beraz, mutatutako birus hori, ez omen dago biztanlerian zehar zabaltzen.
Hau izanda guztia, ikusten duzuen bezala, egunero aurkitu ditzakegu A gripearen inguruko albisteak, gaixotasun honek, alde argiagoak izan beharrean, gero eta aurpegi ilunagoak dituelarik...
Aguuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuur!!
Arantxa eta Iraitz
lunes, 23 de noviembre de 2009
JENDEAK MUZIN EGITEN DIO TXERTOARI

Kaixooo!!
Aurrerago aipatu genizuen modura, txertatze kanpaina hasi da jada, baina ikusi ahal izan denez, gutxi dira, edo espero baino gutxiago dira txertoa jarri dutenak. Beraz, horri buruz informatuko zaituztegu gaur, jendeak A/H1N1-en aurkako txertoari muzin egiteari buruz, hain zuzen ere.
Argi dago txertoaren inguruko kanpaina izugarria dela. Denok geureganatu dugu telebistan, irratian zein kaleko markesinaren baten gripearen txertoa hartzeko gonbitea. Hori dela eta, txertoak harrera ona izango lukeela pentsatzen zen, baina ez da horrela izan leku guztietan...
Adibidez, Ipar Euskal Herrian harriturik gelditu dira txertoa eman dutenen kopuruagatik, eta ez asko zirelako, hain zuzen ere. Guztiz kontrakoa, oso jende gutxik jarri du A gripearen aurkako txertoa gaur arte, nahiz eta jendeari hau zein tokitan lortu dezaketen ondo azpimarratu. Donibane Lohitzuneko errepide bazterretan, txertoa hartzera joateko norabidea markatzen duen seinaletxoak daude, baina bidea zuzen iragarrita egon harren, zentru batzuetan gehiago dira txertoa jartzen duten medikuak hura jartzera doazenak baino.
500 txerto zeuden prestaturik zentru bakoitzean, eta gainera, gehiagoren behar izana izanez gero ez omen litzateke arazorik egongo. Ez da horren beharrik egon, nahiz eta txertoa hartzeko eskaintza etxeraino igorri ez baita pertsona askorik animatu.
Horri aurre egiteko, arrisku gehien dutenen etxera gutunak bidaltzen hasi dira Iparraldean, han aipatu duten bezala, txertoa izurritea heldu orduko hartu behar baita, eta ez iristen denean.
Hau izan da gaurkoa jende, urrengora arte!!!!!!
Arantxa eta Iraitz
domingo, 22 de noviembre de 2009
Goi mailako futbolean ere kutsatuak
Kaixooooooooo!!
Asteko barkamen bat eskatu behar dizuegu. Interne
teko arazoak direla eta berandu xamar gabiltza baina hemen gaude zuei informatzeko prest!! Beraz, has gaitezen:
Barçako jokalariei eragin diela jakin dugu birusak asteburuan. Hasiera batean bi jokalariei, Abidal eta Yaya, eragite ziela jakin genuen arren, atzo eman zen argitara 3. jokalariaren kutsatzea.
Taldeari zuzenean ez dio eragin. Larunbatean jokaturiko partiduan ordea, 3 jokalarien hutsunea nabaritu zen. Emaitzan ere eragina izan zuen, berdindu egin baitzuen Atletiken aurka. Berdintze honek taldeari onurarik ez dio ekarri 2. postuan jarri baita taldea eta datorren astean lehenengo jarri den, Real Madriden aurka baitauka.
Kutsaturiko jokalariak, klabeak izan ohi dira taldearen jokoan eta esan bezala, hutsunea asko nabaritu dute bai jokalari eta baita taldearen jokoak ere.
Bestalde, aste honetan partidu garrantzitsu bat izango du taldeak eta jokalari hauek ez dute jokatuko. Europa mailako txapelketan ongi doaz Bartzelonako taldea eta irabaztea komeni zaio. Oraindik oso segurua ez den arren, badirudi 3 jokalariek ez dutela jokatuko eta entrenatzailean beste era batera irabaztea lortu beharko du.
Esan dutenez, zaila izango du Barçak, Madrili irabaztea jokalari klabe hauek gabe
.
Bestalde, erenegun Messi jokalaria lesionatu egin zen eta Interren kontra ez du jokatuko.
Ikusiko dugu beraz, zertan bukatzen den kontu hau. Zorte onena opa diegu talde honi eta jokalariei animoak bidaltzen dizkiegu sendatzeko. Ea geure bloga irakurriz azkarrago sendatzen diren. Jajaja!!
Bueno baaaaaa!!
Aioooooooo!!
Arantxa eta Iraitz
sábado, 21 de noviembre de 2009
EUSKAL HERRIKO BOSGARREN BIKTIMA
A gripeak eragin duen azken heriotzaren berri ematera gatoz.
Euskal Herrian eraso du gripeak oraingoan, hemengo bosgarren biktima eragin duelarik. Gizon bizkaitar bat agurtu du gaixotasun honek, jada, bizkaiko hirugarren kasua da, Euskal Herriko beste bi biktimak nafarrak ziren.
Ez dago azken biktima honen informazio askorik, baina Lakuako Osasun Departamenduak argitu duenez, arrisku geihen zeukatenen artean aurkitzen zen, ez dute aurretiaz patologiaren bat zeukan ala ez aipatu, ordea.
Beste aldetik, lau dira astelehenetik gaur arte Ipar Eusal Herrian itxi dituzten eskolak. Gaixotasun hau dela eta, Ziburin (iparraldeko herrixka bat) haurtzaindegi bat klausuratu zuten herenegun, eta biarritz, Angelu eta Xenperen eskola bana itxi dute. Azken hauek, ez omen dituzte azaroaren 26ra arte irekiko.
Hauek izan dira A gripearen inguruko azken albisteetako batzuk...Bihar gehiago lagunok!!
Agur!!!!!!!!!!1
Arantxa eta Iraitz
miércoles, 18 de noviembre de 2009
Txertatzea hasi da Hegoaldean, lau egunetan hiru lagun hil ostean
Bueno egun asko pasa badira ere, ez gara ahaztu eh!! Jejeje! Hemen gatoz berriz ere, atzoko albiste batekin. Berria. info orrian ikus dezakegu,zehazki:
http://paperekoa.berria.info/harian/2009-11-17/016/006/Txertatzea_hasi_da_Hegoaldean_lau_egunetan_hiru_lagun_hil_ostean._Txertatze_kanpaina_ÇnormalÈ_hasi_dela_adierazi_du_Osakidetzak.htm
Aurretik aipatu genuen bezala, txertaketak astelehenean hasi ziren. Aurretik txanda arturikok pertsonek soilik izan zuten txertatzeko aukera eta esan zutenez, ez zen ezustekorik gertatu. Haurdun dauden emakumeek itxaron egin beharko dute, beraientzat txerto berezi bat ekarri behar baitute, dosifikazio ezberdinarekin.
Bestalde, azken astean, 4 hildako egon dira gaisotasun honen ondorioz. Egia esan, hedabideek ez diote garrantzi handiegirik eman baina iruditzen zait, jarraitu egin behar dela gai honetaz informatzen.
Askotan gertatu izan zait azken bolaran kalean, jendeak esatea A gripea desagertu dela. Eta zergaitik dioten hau galdetzean, zera esaten didate: "Jada ez da telebistan ateratzen beraz, desagertuko zen."
Hau izan daiteke hedabideek duten ondorioetako bat. Jada telebistan ezer gutxi ikusten dugunez honi buruz, aurretik sahiezten egon garen gaisotasun horrenganako prebentzioak ez ditugu aintzat artuko. Beraz, argi ibil gaitezen kontu honekin... Jendea oraindik gaisorik dagoelako eta hedabideek ezer ez dioten arren, oraindik geure artean jarraitzen duelako.
Aleeeeeeeeeee ba!!
Ondo izan da argiiii ibili!
Hau oraindik bizi bizi dago ta!!! Jajaja!!
ZAITUUUUU!!!!
jueves, 12 de noviembre de 2009
A gripearen inguruko umorea
Gaur umore pixkatekin gatoz eta sarean gaisotasun honi buruzko txite, argazki, komiki... gatoz. Badirudi gaisotasun bat delako denak txarra izan behar duela baina ikusiko duzue nola jendeak denari begiratzen dion umorez. Honela, denok beste era batera ikus dezakegu hain "txarra" ikusten dugun epidemia hau.
Txisteak asko ez badira ere, umore grafikoko "txiste" gehiago agertzen dira.Ea ba gustatzen zaizkizuen!
Eta hartzak dio:
- Nik orroa egin behar dut baso guztia beldurtu dadin.
Txerritxoak hau ikusita, barrez:
Zera dio argazki honek:
(eskuineakoa: A gripearen birusa) - Joder horiek bai dakitela propagatzen.
miércoles, 11 de noviembre de 2009
A GRIPEAREN INGURUKO IRUZURRAK

martes, 10 de noviembre de 2009
A gripeak bertan behera utzi du euskal derbia
Igande honetan ez da Lagun Aro eta Bilbao Basketen arteko derbia jokatuko. A gripeak jota daude Bilboko taldeko hainbat jokalari eta ACBk partida bertan behera uztea erabaki du.
ACBk gaur jaso du zein jokalarik duten A gripea eta hauen agiri medikua. Marko Banic, Janis Blums, Javi Rodríguez eta Renaldas Seibutis dira A gripea duten Bilbao Basketeko jokalariak.
Bigarren jardunaldiko Estudiantes-Gran Canaria partida ere atzeratu behar izan zuten A gripearen ondorioz. Protagonista izaten ari da gaixotasun hau.
domingo, 8 de noviembre de 2009
A GRIPEA PREBENITZEKO KIT-AK

Kaixo guztioiii!!
Oraingo aldian, A gripeak mundu mailan sortu duen izua dela eta, merkatura atera diren produktuen berri ematera gatoz, non lortu ditzakezuen, nola, zenbat balio duten... Beraz...AAADIII!!!
Guztiontzako moduko kit-ak daude merkatuan, kit xinpleenekin edo eta osatuenekin aurkitu gaitezke; pertsona bakarrarentzako, familia guztiarentzako, espezializatuak, arruntak...
Mota guzti horietako kit-ak dauzka eskuragarri Quirumed (suministros médicios) izeneko enpresa batek. Enpresa honen weborrian (http://www.quirumed.com/), sei motatako kit-ak dituzte salgai:
-Lehenengo kit-a: lehenengo kit hau, oinarrizkoa da. Temometro bat, pare bat eskularru, 100 ml-ko edukin higienikoa eta bi maskarilaz osatzen da. Bere prezioa 7'95 eurokoa da eta internet bidez bakarrik lortu daiteke
-2. kit-a: Honako hau, askoz ere osatuagoa da. Maletatxo batetan datoz produktuak eta ondokoak dira: 2 FFP2 maskarila (behin eta berriz erabili daitezkeenak), termometro bat, 50 eskularru, 50 maskarila arrunt, 5 00 ml-ko edukin higieniko bat eta airea desinfektatzeko produktu bat. 59'95 euro balio du.
-3. kit-a: Kit hau, familiarra da, A gripea jasaten ari denedozein familiaren etxean beharrezkoa. Honako produktuez osatzen da: FFP2 maskarila bat, 100 ml-ko eskuetako xaboi berezi bat, airea desinfektatzeko produktu bat eta hiru sobre hidroalkoholiko. Prezioa: 11'20 euro
-4. kit-a: kit-a bigarrenaren berdina da, baina bi produktu gehiagorekin dator, izpi gorridun termometro batekin eta esterilizatzaile eramangarri batekin hain zuzen ere. Prezioa, berriz, oso ezberdina da: 159'95 euro.
-5. kit-a: Aurrekoaren antzeko kit bat da, baina ezberdintasuna pluxiometro bat dakarrela da. Prezioa: 249'95 euro
Horiek dira aurretiaz aipatutako enpresa horrek eskaintzen diituen kit mota guztiak, beraz, horien beharrik baduzue badakizue zein weborritan sartu behar zareten.
Aguuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuur!!!!
Arantxa eta Iraitz
jueves, 5 de noviembre de 2009
A GRIPEA ROBOTEN MUNDUA
Tokyon gertatu da kasu harrigarri hau. Security and Safety Trade Expo 2009 (RISCO) ekitaldira joan zirenak, harriturik gelditu ziren H1N1 birusak roboten munduan eragina izan duela jakin zutenean.
Gertatu dena zera da, ikertzaile talde batek, A gripea edukitzea eragin diela aipatutako robot horri, horrela gaixotasun hedatu hau nola sendatu eta abar horrekin esperimentatzeko. Antza denez, gripea harrapatu duen robot hau, gizakien azala imitatzen duen zuntz batekin eginik dago. Horri esker, gizakion gorputzak dituen erreakzioak izan ditzake; izerditan hasi daiteke, negar egin dezake...Iada, A gripeak eragiten dituen sintoma berdinak eraginaraztea lortu dute.

Gaixotasunen simulatzaile moduan sortu zuten Japoneko ingeniero batzuk, modu honetan, medikuek gaixoak atenditu aurretik, robotarekin probak egiteko aukerak ditu. Baita gaixoak A gripea daukan edo ez aseguratzeko aukera ere, robotaren sintomak eta erreakzioak pazienteenekin alderatuz. Ikusiko duzuen moduan, apur bat beherago bideo baten link-a eskegi dizuegu, hor, aipatutako robota agertzen delarik.
http://www.youtube.com/watch?v=JI-Ay0B7MKs
Hau izan da guztia gaurkoz, urrengora arteeeee!!!!!!!!!!
Arantxa eta Iraitz
lunes, 2 de noviembre de 2009
ELIZETAKO BITXIKERIA
Zemouz gea¿? Asteburua ta geo hemen gea berrize A gripiai buruzko informaziyua emanaz. Gaurkuan bitxikeri bitxi bat kontatukoizueguuuu!
Emateunez, elizetan A gripea zabaltzeko beldurrez edo... ur bedeinkatuaren "dispentsadoreak" jarri dituzte. Ezta broma, ezta teoria hutsa ere. Jada errealitatea da. Egia esan ur bedenkatua, pertsona elizkoiak kutsatzeko era oso erraz bat litzateke. Eta erlijiosoen artean beldurra zabal ez zedin eta sinestunak gal ez zitzaten xaboia banatzeko bezalako dispentsagailuak jarri dituzte.
Marbellan jada jarri dute eta gustora daude irtenbidearekin. Argazki bat billatu dugu zeuek zeuen begiekin ikus dezazuen eta zeuen iritziak atera ditzazuen:

Ez dakigu berezi ahalko duzuen baina ezkerreko argazkian zera jartzen du: " Ur bedenkatuaren dispentsadorea, presionatu". Ikusten den bezala, soluzio honek fruitua eman du. Ea ba ongi ateratze zaien, gripearen aurrean dena baita egoki.
Besterik gabe irakurle! Gaurkoz geurearekin amaitu dugu eta espero, gaurko bitxikeria hauek eta aurretik adierazirikoak gripea ekiditeko baliotzea!!
Ala ba!!!
AYO PELAYOOOO!!!!
Hau da dena lagunooook!ArAnTxA eTa IrAiTz!!!
sábado, 31 de octubre de 2009
Albiste bitxi bat
Oraingoan, beste egunean irakurri genuen albiste bitxi baten berri ematera gatoz, has gaitezen azaltzen, beraz.
"Kartzelara, A girpea duela esateagatik", hau da orain dela gutxi irakurri ahal izan genuen titularra. Baina titular hori, ez da eman zen gertaerara hurbildu ere egiten. Jende gehiena, ni neu barne, harriturik gelditu zen esaldi hura irakurtzean. Baina gauza zera da, antza denez, gizon batek A gripea zeukala esan zuen ospital batean, modu horretan, dohainik artatua izateko.
Aste bete zeraman gaizki gizon horrek, oso txarto sentitzen zen, baina medikuarengana ez joatea erabaki zuen ez ordaintzeagatik., ez aitzuen eman behar zioten zerbitzua ordaintzeko haina diru.
Telebistan A gripearen inguruko informazioa entzun zuen gizonak, eta antzeko sintomak zituela aprobetxatuz, gaixotasun hori zeukala esatea otu zitzaion. Ospitalean, gizon har zeukana girpe arrunta baino ez dela ohartzean, eta guztia engainu bat zela jakitean, denuntzia bat jarri zioten gizonari.
Momentu hontan, gizonak kartzelan jarraitzen du, baina sentatu da dagoeneko.
Hau izan da gaurkoa, aguuuur!!
ArAnTxA eTa IrAiTz
jueves, 29 de octubre de 2009
GRIPEAK ERE FUTBOLARIEI ERAGIN DIE
Gaur emadako albite batekin nator. Noski, A gripearen igurukoa.
Marca.com orrian ikusi ahal izan dugunez, betis futbol taldeko 6 jokalarik gripe A dute. Sorpresan arrapatu digu eta honek erakusten digu gaixotasun honek ez diela herritar soilei bakarrik eragiten.

martes, 27 de octubre de 2009
A gripearen aurkako txertoa Euskal Herrian
Lengo astean aipatu zutenez, azaroaren 16an asiko dira gaixotasun honen aurkako txertoa ematen. Dakigunez, lehentasuna dute arriskuko taldeak; osasun langileak, segurtasun indarretako kideak eta suhiltzaileak, eri kronikoak eta haurdunak. Azken hauei txerto berezi bat ezarriko zaie antigenoen potentzia immunologiakoa handitzen duen osagairik gabea.
Espainiako eta Euskal Herriko osasun arduradunek hartu zuten erabaki hau aurreko astean. Hasiera batean 18 eta 60 urte bitartekoei dosi bakarra jarriko zaie eta adin horretatik aurrerako pertsonei bi. Hala ere, ez da oso segurua bi jartzea. Agian bakarra jarriko diotela adierazi zuten.

Bestalde, gaixotasuna tratatzeko antibiralak ere farmazietara itzuliko dira azaroaren batean. Medikuaren aginduz soilik erosi dezakegu. Jakina den bezala, antibiral hauek maiatz
ean kendu ziren farmazietatik ospitaletara eramateko.Txertaketa 9an hasi nahi bazuten ere, 16ra atzeratu dute dosi guztiak eskura izateko. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herritarren %25a txertatu nahi dituzte (herritar gaixoena) eta nahiko izango direla baieztatu dute.
Beraz, badakizue, arriskuan zaudeten talde horietako kide bazara, zoaz medikuanerena informazio billa eta bestela segi lehenago jarritako instrukzioak. Honela soilik egingo badiogu aurren krisi garaian etorri zaigun epidemia honi.
Hemen jartzen dizuet gaisotasunari buruz aurkitu dugun bideotxo bat. Interesgarria dela uste dugu jendearen iritziak eta usteak agertzen direlako.
Ala baaa!!
Aio pelayooooo!!!!
Arantxa eta Iraitz!
domingo, 25 de octubre de 2009
ZERGATIK ERAGIN DITU A GRIPEAK HILAKO GEHIAGO ESPAINIAN??
kaixo guztioi!!
Oraingo honetan, jende asko kezkatzen duen galdera batekin gatoz, zergatik eragiten ditu heriotza gehiago A gripeak Espainian?? Ekin diezaiogun beraz azterketa honi...ADI!!
Europa mailan, A gripedun lehen kasua izan zuen estatua dugu Espainia, eta kasu hartatik gaur egunera arte, kasu gehiago ere eman dira. Baina jendearen ahotan dabilen datua zera da, Espainian kutsatuak izan diren gehienak hil egin direla. Europar Batasunean, gripe honengatik hildako gehien izan dituen estatua dugu berau, baina gai honen inguruko jakitunek, kontajio gutxiek jasan dituena da, nola ulertzen da hori, bada??
Hamalau hildako izan ziren lau hilebateetan, eta datu horrek ikara sortu du biztanleriarengan. Fernan Segura gaixotasunen ikertzaileak argitu zuenez, mota honetako pandemia baten kasuan, kopuru hori oso urria da, infektatuen kopurua dela kezktu beharko ligukeena.
Beraz, Espainian hildako gehiago egon izanak, ez du esan nahi A gripeak gogorrago jo duenik, beste toki batzuekin alderatuz kasu gehiago egon direnez, heriotzak ere ugariagoak izan direla baino ez da. Hori da zergatia, besterik ez.
Hauxe izan da dena gaurkoz!!
Aguuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuur!!
arantxa eta Iraitz
sábado, 24 de octubre de 2009
A GRIPEA EUROPARA IRITSI ZENEKOA
Kaixo guztioi!!
Oraingo honetan, A gripea Europara iritsi zenean hartu ziren neurriei eta eragin zituen erreakzio ezberdinei buruz hitz egitera gatoz, beraz...ADI!!
Espainian agertu zen lehenengo kasuarekin eman zitzaion ongi etorria A gripeari Europan. Horixe izan zen Europa mailako lehen kasua, eta berria hedatu bezain laster, izugarria izan zen Europa mailan sortu zen mugimendua.
Espainiako eta Italiako gobernuek beharrezkoa izan ezean Mexikora ez bidaiatzeko agindua eman ostean agertu zen lehen kasu hori.
Behin eta berriz medioetan entzun eta gero, argi gelditu da, A gripearen jatorria Mexikon dagoela. Azken bolada honetan, eta behin gaixotasuna Europara iritsita, ia zuzenean jarraitu baitugu Mexikoko egoera, “Reality Show” bat izango balitz bezala. Han eman diren antzeko gertaerak emango direnaren izua izan da arrazoi nagusia, neurriak aldez aurretik hartuz horiek prebenitzen saiatzeko.
Espainian beste 17 kasu agertu zirenean, Europar Batasuneko Osasun ministroen bilera bat antolatzea proposatu zen, egoerari buruz hitz egin eta neurriak hartzeko asmoz. Espainian A gripedun kasu gehiago agertzen ziren bitartean, Mexikon 1.614 kasu eta 103 hildako zeuden, beraz, izua handiagotzen zijoan Europako lurralde guztietan zehar. Bilera hartan hartu ziren neurriak, aurreko sarreretan aipatu dizkizuguenetaz aparte (eskuak sarritan garbitu...), hauek izan ziren:
- Txerriak hezten diren lurraldeak desinfektatu
- Mexiko edo Estatu Batuetatik datozen bidaiarien egoeraren berri eman hegazkina lurreratu aurretik
- Gripearen sintomadun jendea aislatu
- Fronteretan bigilantzia jarri gripea kontrolatzeko
- Mexikora ez bidaiatu
- ...
Aipatu dudan azken puntua dela eta, izua sektore zehatz bateta agertu zen; bidaia agentzietan. Gobernuak argi utzi zuen A gripea ez zabaltzeko neurririk garrantzitsuena, beharrezkoa izan ezean ez bidaiatzea zela. Mexikora ez bidaiatzea batez ere, baina baita gripedunak inora ez bidaiatzea edo eta Mexikotik beste lekuren batera ez bidaiatzea ere. Beraz, jendeari sortu zitzaion ikara dela eta, gero eta gutxiagok bidaiatzen dute, bidaia agentziak galtzen irtetzen direlarik.
Hori izan da guztia!! Urrengora arte...
Arantxa eta Iraitz
martes, 20 de octubre de 2009
JATORRIA
jatorriaren bila. Dirudienez, hemen egon baitzen lehen mutiko kutxatua. Zorionez egun ondo dago. Martxoaren bukaerarako ordea, 3000 biztanletik 1800 kutsatuak zeuden eta bertan hasi ziren agintariak mugitzen.
Honen aurrean, administrazioek gomendio batzuk ematen dizkigute AEB edo Mexikora joanez gero. Baita bueltatzeko ordurako ere:1. Garbitasuna zorroztu eta eskuak maiz garbitu ur eta xaboiz.
2. Ez partekatu elikagaiak, edalontziak ezta koilara-sardexkarik.
3. Estali sudurra eta ahoa eztul edo doministiku egitea.
4. Zapia plastikozko poltsa batean gorde eta bota.
5. Ez ukitu begiak, sudurra eta ahora. Etxean geratu gaixotzen bazara eta edozein zalantza medikuari galdetu.
6. Garbitasuna zaindu.
1. Erreparatu zure osasun egoerari hurrengo 10 egunetan.
2. Tarte horretan sudurra, eztula edo arnasteko zailtasunak badituzu, joan medikuarenera.
3. Medikuari esaiozu noiz joan eta itzuli zinen
domingo, 18 de octubre de 2009
LEHEN KASUA EUSKAL HERRIAN
Gaurkoan Euskal Herriko lehen kasua haipatuko dut. Hau Nafarroan eman zen ekainaren 13an. Iruñerriko 42 urte zituen bizilagun bat izan zen. Ez zen mexikon eta AEB egon baina bai espainiako hainbat lekutan.
Kasua ez zen larria izan, etxean egon zen denboraldi batez botikekin. 72 medikuek osaturiko taldeak eginiko azterketa batean antzeman zioten. Esan zutenez, garai hartan gaisotasuna litekeena zen gizonezko honez aparte gende gehiagok edukitzea.
Harrezkero jende asko izan da gaisotasun honen ondorioak jaso dituenak baina esan dezakegu, ez direla ondorio lazgarriak izan orokorrean. Ingresatuak egon dira eta baita etxean hainbat eta hainbat ere.
Jendeak zuurtasunez jokatu du kasu askotan, medikuarenera joan aurretik etxean geratu baita eta sintomak oso argiak edo jada larriak zirenean joan dira laguntza eske. Askok bestalde, sintoma txikienarekin ere medikuarenera jo dute. Kontuan izan behar dugu, geuk sintoma txikiak (gripe txiki bat kalenturarik gabe adibidez) edukiz gero, ez dugula medikuarenera joan eta larri daudenen denbora xahutu behar.
Beraz, argi ibili eta zainduuuuu!!!
AioooooOoOoO!!
Arantxa eta Iraitz!
viernes, 16 de octubre de 2009
Lehen biktima Espainian
Hemen gara berriro ere zuei gaisotasun honi buruzko informazio gehiago eskeintzeko. Oraingoan espainian izan zen lehen kasu mortala azalduko dugu.
Dalila marrokiarra izan zen. 20 urte zituen eta madrilen bizi zen. Ekainaren 29an barnean zuen haurra zesarea bidez jaio zen. Haurra jaio aurretik emakumea jada ingresatua zegoen larritasunez H1N1 gaisotasunagatik. Emakumea hiru aldiz joan zen ospitalera
ingresatua izan aurretik baina ez zioten kasu gehiegirik egin. Haurdun zegoenez sintomak nahastuak izan ziren.Hirugarrenean ekainaren 15ean, neumonia larri batez ingresatu zuten. Bere egoera okertuz joan zen, azkenean makina bidezko arnasa jarri zioten eta haurdun zegoenez, haurra zesarea bidez atera zioten. Haurdunaldiak eta gaisotasunaren larrialdiak eraginda, Dalila ekainaren 30ean hil zen, bere semea jaio eta egun batera.
Haurrak aurrera egitea lortu bazuen ere, amak gaisotasuna trasmitituko ote zion beldurra zuten medikuek. Aste batzuk geroago, enfermeren akats batengatik Dalilaren haurra hil egin zen. Eman beharreko sendagarriz nahastu ziren eta haurrak ez zuen ongi erantzun.
Ondorio latzgarriak jaso ditu Dalilaren familiak A gripearen ondorioz. Askotan medikutara joatea badakigu alperrikakoa dela baina sintomak oso argiak badira medikuei argi adierazi behar dizkiegu. Insistitu egin behar diegu kasu egiteko. Beraz, sintomak ez badira oso nabariak, aurretik haipaturiko pautak jarraituko ditugu.

AyoooooO!!!
Arantxa eta Iraitz!
jueves, 15 de octubre de 2009
BEREZITASUNEN BAT DUTENENTZAKO GOMENDIOAK
Gaurko honetan, berezitasunen bat daukan jendeari denon ahotan dabilen gripe honetaz ez kutsatzeko gomendioak ematera gatoz. Ez baita gauza bera, haurdun dagoen emakume bat edo eta adun nagusidun bat A gripeaz kutsatzea. Beraz, sekotre bakoitzaren berezitasunaren zergatiak eta hauek hartu beharreko neurriak zeintzuk diren azalduko dizuegu.
Haurdun dauden emakumeak
Haurdun dauden emakumeek, gainontzeko pertsonek duten arrisku berbera daukate A gripeaz kutsatzeko. Baina gauza zera da, gripe hau badu konplikazioak izan ditzazkeela erditzerako orduan.
Hauentzako gomendioak:
-Ez zaindu A gripea daukan inor
-Leku oso jendetsuak ekidin
-Etxea askotan haizetu
-Eskuak askotan xaboitu
-Ahalik eta denbora gutxien pasatu gripe hau daukaten inguruan
Gaixotasun kronikodunak
Birika, giltzurrun edo eta bihotz hodietako arazoak, diabetesa edo obesitatea duten pertsonei gogorrago eragiten die gaixotasun honek. Horietako gaixotasun kronikoren bat jasaten duen pertsona, defentsaz askoz ere baxuago dago, beraz, gripeak eragingo dizkion sintomak mingarriagoak izango dira.
Hauentzako gomendioak:
Haurdun dauden emakumeei eman dizkiegun aholkuak barne, beste hauek ere bete beharko lituzkete:
-Gaixotasun kronikoari buruzko jakintza izan behar da
-Hura nola tratatu behar duen jakin behar da
-Gaixotasun horrekiko kontrola izan behar da A gripea hartuz gero ahalik eta konplikazio gutxien izateko
Bidaiatzera doazenentzako
Jendea alde batetik bestera mugitzea izan da, batez ere, A gripea munduko leku askotara hedatzearen arrazoia. Baina Osasunaren Mundu Erakundeak dioenez, hori ez da jendeari bidaiatzen ez uzteko arrazoi bat.
Hauentzako gomendioak:
Bidaiarientzako gomendioak, beste arazorik ez duen jendeari ematen zaizkion berberak dira.
Adin nagusiko jendea
Argi dago jende nagusia ahulagoa dela, eta gaixotasun askok jende gazteagoari baino indar handiagoz eragiten diela. Beraz, sektore hau ere
berezitasunez zaindu beharra daukagu.
Hauentzako gomendioak:
Jende guztiari eman zaizkion argibideetaz aparte, adin nagusiko jendeari adinaren araberako beste gomendio bat ere ematen zaie:
-65 urte edo gehiago badauzka gripearen aurkako txertoa hartzea
-Eta 65 baino gutxiago badauzka baina aire fluxuaren butxadura kronikoa edo eta diabetesa jasaten badituzte era berdin
AgUr BeRo BaT!!!!
Arantxa eta Iraitz







