domingo, 6 de diciembre de 2009

MEDIKU BATZUEN TXERTOAREKIKO JARRERA EZKORRA

Kaixo denoi!



Txertoaren inguruko gora-beherekin gatoz berriro ere. Gai honek etengabeko gurpil bat dirudi, ez baitago A gripea prebenitzeko txertoaren inguruko iritzi bateratu sendorik...Nola erabakiko dugu, orduan, txertoa jarri ala ez? Gainera, medikuak dira oraingo honetan txertoaren aurka agertu direnak...

Orain arte, txertoaren abantailak aipatu izan dira batez ere, baina baditu bere alde txarrak ere. Txertoa jartzearen ondorioak ez dira horren larriak, bain ahoriek ere aipatu egin behar dira, ezta? Esate baterako, jarri eta ordu batzuetara, A gripeak eragiten dituen sintoma berberak izaten omen ditu pertsona horrek. Nahiz eta sintoma ahulagoak izan, berdin berdin jasaten du gaixotasuna txertoa jarri duenak. Horretaz aparte, txertoak marka gorri bat uzten omen du jarri ostean, eta leku hori minduta izaten omen du jendeak aste bat pasatu arte.


Aipatutako alde txarrak ez dira horrenbesterako, baina jendeari jakinaraztekoak dira, txertoa hartzekotan dagoenak gero izango dituen sintomez ere jakin behar du eta.


Horrek ez du jendea kezkatzen. Jendea kezkatzen duena, orain dela gutxi mediku batzuek agertu duten txertoaren aurkakop jarrera da. Hauek ez dute euren jarreraren zergatia azaltzen, beraz, jendeak pentsatzeari ekin dio, eta zerbait izkutatzen ari direnaren ondorioa atera dute.


Argi dago ezin dela horrelakorik egin, eta gutxiago garrantzi honetako gai batekin. Mediku hauek azalpen bat zor die jendeari, zergatik ez dute nahi txertorik jarri?



Erantzun hori jakin bezain laister helaraziko dizuegu, lasai egon...






Hurrengora arteeeeeeeee!!






Arantxa eta Iraitz






No hay comentarios:

Publicar un comentario