jueves, 24 de diciembre de 2009

HERRITARREN BOSTENAK BAKARRIK JARRI DU TXERTOA

Kaixo guztioi!!
Barkatu iezaiguzue joan den egunean izan genuen arazoa. Sarrera oso bat publikatu beharrean erdizka publikatu genuen, gainera, ezinezkoa izan zaigu editatzea...informatikaren arazoak, badakizue!!
Lehenik eta behin, gabon zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu!!

Behin zorionduta, ekin dezagun ba gaurko albistea azaltzeari!!
Txertoaren inguruan arituko gara gaurkoan ere, oso datu harrigarri bat aurkitu vaitugu albisteak irakurtzen ari garela...Herritarren bostenak baino ez omen du jarri A gripea prebenitzeko txertoa, ondorioz, Osasun Sailak txertoa talde gehiagori zabaltzea pentsatu du.

Rafael Bengoa Osasun Sailburuak argitu duenez, 468.0o0 pertsonatik 94.614 herritarrek baino ez dute txertoa jarri, aurreikusita zeuzkaten emaitzak buruzbehera jarriz.
Baina nahiz eta datuek harritu, indarrean jarraitzen dute gaixotasuna prebenitzeko martxan jarritako neurriek.

EAE-ko A gripearen azken datuen arabera, 7 pertsona hil dira gaur arte, eta 718 pertsona sartu dituzte ospitalean. Ospitaleko horietatik 71 zainketa intentsioboetako unitatean egon dira. Adinari dagokionez, ordea, batez ere 50 urtetik beherakoak izan dira A gripeaz kutsatu direnak.

Osakidetzaren aldetik, ez dute baztertzn txertoa talde gehiagori zabaltzearen ideia, baina baina erreserban dauzkaten txertoak mantendu egingo dituzte.

Hau izan da dena lagunok!!

Ondo ibili eta asko jaaan!!

Arantxa eta Iraitz

No hay comentarios:

Publicar un comentario