viernes, 27 de noviembre de 2009

EAE-N HAURDUN DAUDENAK TXERTOA JARTZEN HASI DAITEZKE

Aupa denoi!!
Txertoaren inguruko beste albiste baten berri ematera gatozkizue gaur ere, iada martxan hasia baita A gripearen txertoa ematea.



Iada, EAE-n, haurdun dauden emakumeek ere aukera daukate gaixotasun hori prebenitzen duen txertoa eskuratzeko. medikuek, haurdunaldiko lehen hilabetean jartzea gomendatzen dute, sendagaiak bigarren mailako eraginik ez duela azpimarratuz. Izatez, haurdunaldiko edozein momentutan hartu daiteke, baina hileak pasa ahala, arrisku gehiago dago gaixotasun hau hartzeko, beraz, hobe da aurretiaz esan bezala lehen hilean hartzea.

Haurdun daudenek, defentsak normala baino baxuago izaten dituztela eta, arrisku gehiago daukate A gripea hartzeko. Gainera, hauei jartzen zaiena, ez da gainontzeko pertsonei ematen zaien txerto berdina. Haundunei ematen zaienak ez dauka produktu biokimikorik, modu horretan, haurrari gaitzen bat sortzea ekiditen delarik.

Gaur egun, 20.000 dira, gutxi gora-behera, EAE-n haurdun dauden emakumezkoak. Osasun zentruetara joatea baino ez daukate txertoa jarri nahi izanez gero.


Hau izan da aste honetako guztia, espero dugu zerbaitetarako balio izana!!

Datorren astera artee!!!

Arantxa eta Iraitz

jueves, 26 de noviembre de 2009

A GRIPEAREN MUTAZIO LARRI BAT AURKITU DUTE NORVEGIAN


Kaixo irakurleok!!
A gripearen inguruko azken berriekin gatoz gaurkoan ere. Oraingo honetan, urrunago begiratu behar dugu azken gertaeraren berri izateko, Norvegiara alegia.

Norvegiako Osasun Publikoko Institutuak A gripearen mutazio larri bat aurkitu du hiru pertsonengan, komunikatu baten bidez erakundeak adierazi bezala.

Honetaz ohartu baino lehen hil ziren gripedunak, ez zutela mutazio hau jasan azpimarratu dute, baina azken bi hildakoek bai, ordea. Azken bi hildakoetan aparte, larri dagoen batengan ere antzeman dute gaixotasun horeen mutazioa.

Iturri berdinek azaldu dutenez, gripearen mutazio honek arnasbideak kutsatzeko joera gehiago dauka A gripeak baino, hori dela eta, larriagoa da eta oraindik ezezagun zaienez arrisku gehiago dauzka.

Erakundeko zuzendari nagusiak, Geir Stene-Larsen, esan duenez, birusaren 70 kasutatik hirutan soilik detektatu dute mutazio hau. Beraz, mutatutako birus hori, ez omen dago biztanlerian zehar zabaltzen.


Hau izanda guztia, ikusten duzuen bezala, egunero aurkitu ditzakegu A gripearen inguruko albisteak, gaixotasun honek, alde argiagoak izan beharrean, gero eta aurpegi ilunagoak dituelarik...

Aguuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuur!!
Arantxa eta Iraitz

lunes, 23 de noviembre de 2009

JENDEAK MUZIN EGITEN DIO TXERTOARI


Kaixooo!!
Aurrerago aipatu genizuen modura, txertatze kanpaina hasi da jada, baina ikusi ahal izan denez, gutxi dira, edo espero baino gutxiago dira txertoa jarri dutenak. Beraz, horri buruz informatuko zaituztegu gaur, jendeak A/H1N1-en aurkako txertoari muzin egiteari buruz, hain zuzen ere.

Argi dago txertoaren inguruko kanpaina izugarria dela. Denok geureganatu dugu telebistan, irratian zein kaleko markesinaren baten gripearen txertoa hartzeko gonbitea. Hori dela eta, txertoak harrera ona izango lukeela pentsatzen zen, baina ez da horrela izan leku guztietan...

Adibidez, Ipar Euskal Herrian harriturik gelditu dira txertoa eman dutenen kopuruagatik, eta ez asko zirelako, hain zuzen ere. Guztiz kontrakoa, oso jende gutxik jarri du A gripearen aurkako txertoa gaur arte, nahiz eta jendeari hau zein tokitan lortu dezaketen ondo azpimarratu. Donibane Lohitzuneko errepide bazterretan, txertoa hartzera joateko norabidea markatzen duen seinaletxoak daude, baina bidea zuzen iragarrita egon harren, zentru batzuetan gehiago dira txertoa jartzen duten medikuak hura jartzera doazenak baino.

500 txerto zeuden prestaturik zentru bakoitzean, eta gainera, gehiagoren behar izana izanez gero ez omen litzateke arazorik egongo. Ez da horren beharrik egon, nahiz eta txertoa hartzeko eskaintza etxeraino igorri ez baita pertsona askorik animatu.

Horri aurre egiteko, arrisku gehien dutenen etxera gutunak bidaltzen hasi dira Iparraldean, han aipatu duten bezala, txertoa izurritea heldu orduko hartu behar baita, eta ez iristen denean.

Hau izan da gaurkoa jende, urrengora arte!!!!!!

Arantxa eta Iraitz

domingo, 22 de noviembre de 2009

Goi mailako futbolean ere kutsatuak

Kaixooooooooo!!


Asteko barkamen bat eskatu behar dizuegu. Interne

teko arazoak direla eta berandu xamar gabiltza baina hemen gaude zuei informatzeko prest!! Beraz, has gaitezen:


Barçako jokalariei eragin diela jakin dugu birusak asteburuan. Hasiera batean bi jokalariei, Abidal eta Yaya, eragite ziela jakin genuen arren, atzo eman zen argitara 3. jokalariaren kutsatzea.


Taldeari zuzenean ez dio eragin. Larunbatean jokaturiko partiduan ordea, 3 jokalarien hutsunea nabaritu zen. Emaitzan ere eragina izan zuen, berdindu egin baitzuen Atletiken aurka. Berdintze honek taldeari onurarik ez dio ekarri 2. postuan jarri baita taldea eta datorren astean lehenengo jarri den, Real Madriden aurka baitauka.

Kutsaturiko jokalariak, klabeak izan ohi dira taldearen jokoan eta esan bezala, hutsunea asko nabaritu dute bai jokalari eta baita taldearen jokoak ere.


Bestalde, aste honetan partidu garrantzitsu bat izango du taldeak eta jokalari hauek ez dute jokatuko. Europa mailako txapelketan ongi doaz Bartzelonako taldea eta irabaztea komeni zaio. Oraindik oso segurua ez den arren, badirudi 3 jokalariek ez dutela jokatuko eta entrenatzailean beste era batera irabaztea lortu beharko du.

Esan dutenez, zaila izango du Barçak, Madrili irabaztea jokalari klabe hauek gabe

.


Bestalde, erenegun Messi jokalaria lesionatu egin zen eta Interren kontra ez du jokatuko.

Ikusiko dugu beraz, zertan bukatzen den kontu hau. Zorte onena opa diegu talde honi eta jokalariei animoak bidaltzen dizkiegu sendatzeko. Ea geure bloga irakurriz azkarrago sendatzen diren. Jajaja!!



Bueno baaaaaa!!

Aioooooooo!!



Arantxa eta Iraitz

sábado, 21 de noviembre de 2009

EUSKAL HERRIKO BOSGARREN BIKTIMA

Kaixo guztioi!!
A gripeak eragin duen azken heriotzaren berri ematera gatoz.
Euskal Herrian eraso du gripeak oraingoan, hemengo bosgarren biktima eragin duelarik. Gizon bizkaitar bat agurtu du gaixotasun honek, jada, bizkaiko hirugarren kasua da, Euskal Herriko beste bi biktimak nafarrak ziren.
Ez dago azken biktima honen informazio askorik, baina Lakuako Osasun Departamenduak argitu duenez, arrisku geihen zeukatenen artean aurkitzen zen, ez dute aurretiaz patologiaren bat zeukan ala ez aipatu, ordea.
Beste aldetik, lau dira astelehenetik gaur arte Ipar Eusal Herrian itxi dituzten eskolak. Gaixotasun hau dela eta, Ziburin (iparraldeko herrixka bat) haurtzaindegi bat klausuratu zuten herenegun, eta biarritz, Angelu eta Xenperen eskola bana itxi dute. Azken hauek, ez omen dituzte azaroaren 26ra arte irekiko.

Hauek izan dira A gripearen inguruko azken albisteetako batzuk...Bihar gehiago lagunok!!
Agur!!!!!!!!!!1

Arantxa eta Iraitz

miércoles, 18 de noviembre de 2009

Txertatzea hasi da Hegoaldean, lau egunetan hiru lagun hil ostean

Ieeeeeeeup!

Bueno egun asko pasa badira ere, ez gara ahaztu eh!! Jejeje! Hemen gatoz berriz ere, atzoko albiste batekin. Berria. info orrian ikus dezakegu,zehazki:
http://paperekoa.berria.info/harian/2009-11-17/016/006/Txertatzea_hasi_da_Hegoaldean_lau_egunetan_hiru_lagun_hil_ostean._Txertatze_kanpaina_ÇnormalÈ_hasi_dela_adierazi_du_Osakidetzak.htm


Aurretik aipatu genuen bezala, txertaketak astelehenean hasi ziren. Aurretik txanda arturikok pertsonek soilik izan zuten txertatzeko aukera eta esan zutenez, ez zen ezustekorik gertatu. Haurdun dauden emakumeek itxaron egin beharko dute, beraientzat txerto berezi bat ekarri behar baitute, dosifikazio ezberdinarekin.

Bestalde, azken astean, 4 hildako egon dira gaisotasun honen ondorioz. Egia esan, hedabideek ez diote garrantzi handiegirik eman baina iruditzen zait, jarraitu egin behar dela gai honetaz informatzen.

Askotan gertatu izan zait azken bolaran kalean, jendeak esatea A gripea desagertu dela. Eta zergaitik dioten hau galdetzean, zera esaten didate: "Jada ez da telebistan ateratzen beraz, desagertuko zen."

Hau izan daiteke hedabideek duten ondorioetako bat. Jada telebistan ezer gutxi ikusten dugunez honi buruz, aurretik sahiezten egon garen gaisotasun horrenganako prebentzioak ez ditugu aintzat artuko. Beraz, argi ibil gaitezen kontu honekin... Jendea oraindik gaisorik dagoelako eta hedabideek ezer ez dioten arren, oraindik geure artean jarraitzen duelako.



Aleeeeeeeeeee ba!!

Ondo izan da argiiii ibili!

Hau oraindik bizi bizi dago ta!!! Jajaja!!



ZAITUUUUU!!!!

Arantxa eta Iraitz!

jueves, 12 de noviembre de 2009

A gripearen inguruko umorea

Egunooooon!!!

Gaur umore pixkatekin gatoz eta sarean gaisotasun honi buruzko txite, argazki, komiki... gatoz. Badirudi gaisotasun bat delako denak txarra izan behar duela baina ikusiko duzue nola jendeak denari begiratzen dion umorez. Honela, denok beste era batera ikus dezakegu hain "txarra" ikusten dugun epidemia hau.

Txisteak asko ez badira ere, umore grafikoko "txiste" gehiago agertzen dira.Ea ba gustatzen zaizkizuen!

Txistea:
Baziren hartz bat, lehoi bat eta txerritxo bat hitzegiten....

Eta hartzak dio:
- Nik orroa egin behar dut baso guztia beldurtu dadin.
Lehoiak hau ikusita zera esaten du:
- Nik ere orro egin behar dut baso guztian entzun dadin eta denak izkuta daitezen.

Txerritxoak hau ikusita, barrez:
- Jajaja!! Hasiberriak, begiratu niri. Eztul bakarrik egin behar dut denak beldurrez hiltzeko!



Argazkiak:

Zera dio argazki honek:


-Ama ez diozu bildurri txerri gripeari?
- Ez seme. Zure aita den bezalakoa izango da baina inoiz ez da gaixorik jartzen.

- Gora besoak!!
- Ez badidazu irekitzen atea, estul eta estul egingo dut eta seguru kutsatuko zaitudala!
Beste honek berriz:

(eskuineakoa: A gripearen birusa) - Joder horiek bai dakitela propagatzen.
(ezkerrekoa: Histeriaren birusa) - AAGHHHH!!!!
Bueno gaurkoz neikoa izan dugula uste dugu. Gustatuko zitzaizuelakoan gaude. Badakizue erderaz nola esaten den " Al mal tiempo buena cara". Geur ere antzeko zerbait egin dugu gaur zuentzako, jendeak sorturiko "broma" hauetan.
Ondooooo izan!!!!
Arantxa eta Iraitz!!!

miércoles, 11 de noviembre de 2009

A GRIPEAREN INGURUKO IRUZURRAK


Arratsaldeon guztioi!!

Gaur, A gripearen inguan sortu diren negozioari buruz hitz egitera gatoz. Jendearen ikaraz aprobetxatuz, sekulako iruzurrak zabaldu dituzte gaixotasun honen inguruan dirua atera nahi izan dutenek...Kontu handia izan behar da horrelako kasuekin, beraz, kontuz!!! Eta A gripearen inguruko iragarkiren bat irakurtzean, ez fidatu esaten den guztiaz.


Internet da gripearen inguruan iruzur gehien egin diren komunikabidea. Gaixtasun hau ekiditzen ez duen hainbat eta hainbat produktu iragarri dira internet bidez, esate baterako, airetik gripearen birusa kentzen duten aerosolak. Ikertzaile batzuek diotenez, leku zarratu batetik birus hori kentzeko modurik onena, leihoak ireki eta haizeztatzea dela diote, aerosol horiek ez dutela inolako eraginik. Usain ona ematea besterik ez omen dute eragiten.


Salgai jarri diren beste produktu batzuk, suplementu ditetikoak izan dira. Hauek, argaltzeko bakarrik balio dute, baina iragarkietan, sistema inmunologikoa indartu eta ondorioz A gripea ekiditzen laguntzen duela esaten da.


Horren beste zer esan eman duen tamiflua ere, iongo errezetaren beharrik gabe saltzen omen da interneten. Beno, tamiflu deitzen dioten produktu bat, hain zuzen ere, ez baita medikuek ematen duten tamiflua. Arazorik gabe, nahi den besteko kantitatea lortu daiteke, etxera eramaten dizute gainera. Jendeak ez dakiena, zera da, tamiflua prezio merkeago batean erpspten daudelakoan, beraiek nahi zuten produktua barik, beste bat erostren daudela.

Kontu handia izan behar da honelako gauzekin. Askotan, gure boltzikoetarako hobeto izango delakoan, egin beharrekoaren interbide alternatiboak bilatzeari ekiten diogu. Baina askotan, hobe da apur bat gehiago gastatzea, batez ere, horrelako engainuak saihesteko.


Beraz, badakizue jende...ARGI IBILI!!!!


Urrengora arte!!

Arantxa eta Iraitz


martes, 10 de noviembre de 2009

A gripeak bertan behera utzi du euskal derbia



Kaixooooooooo!!!




Gaur ere kirol munduarekin eta A gripearekin zerikusia duen albiste batekin gatoz. Ikus dezakegun bezala ostiralean argitaratu zen albiste hau. Eitb.com orrialdean zer jartzen zuen:




Hainbat jokalari gaixotu dira Bilboko taldean eta ez da Lagun Aro eta Bilbao Basketen arteko neurketa jokatuko.

Igande honetan ez da Lagun Aro eta Bilbao Basketen arteko derbia jokatuko. A gripeak jota daude Bilboko taldeko hainbat jokalari eta ACBk partida bertan behera uztea erabaki du.
ACBk gaur jaso du zein jokalarik duten A gripea eta hauen agiri medikua. Marko Banic, Janis Blums, Javi Rodríguez eta Renaldas Seibutis dira A gripea duten Bilbao Basketeko jokalariak.
Bigarren jardunaldiko Estudiantes-Gran Canaria partida ere atzeratu behar izan zuten A gripearen ondorioz. Protagonista izaten ari da gaixotasun hau.


Ikusi dugun bezala eta aurrekoan aipatu genizuen bezala hau ez da lehen kasua eta ezta bakarra ere. Ikuslego asko eta asko geratuko ziren partidu hauek ikusteko gogoz baina oraingoz itxarotea besterik ez zaigu geratzen.
Ale ba!
Izan huntsa!!!
Arantxa eta Iraitz!

domingo, 8 de noviembre de 2009

A GRIPEA PREBENITZEKO KIT-AK



Kaixo guztioiii!!


Oraingo aldian, A gripeak mundu mailan sortu duen izua dela eta, merkatura atera diren produktuen berri ematera gatoz, non lortu ditzakezuen, nola, zenbat balio duten... Beraz...AAADIII!!!





Guztiontzako moduko kit-ak daude merkatuan, kit xinpleenekin edo eta osatuenekin aurkitu gaitezke; pertsona bakarrarentzako, familia guztiarentzako, espezializatuak, arruntak...


Mota guzti horietako kit-ak dauzka eskuragarri Quirumed (suministros médicios) izeneko enpresa batek. Enpresa honen weborrian (http://www.quirumed.com/), sei motatako kit-ak dituzte salgai:





-Lehenengo kit-a: lehenengo kit hau, oinarrizkoa da. Temometro bat, pare bat eskularru, 100 ml-ko edukin higienikoa eta bi maskarilaz osatzen da. Bere prezioa 7'95 eurokoa da eta internet bidez bakarrik lortu daiteke





-2. kit-a: Honako hau, askoz ere osatuagoa da. Maletatxo batetan datoz produktuak eta ondokoak dira: 2 FFP2 maskarila (behin eta berriz erabili daitezkeenak), termometro bat, 50 eskularru, 50 maskarila arrunt, 5 00 ml-ko edukin higieniko bat eta airea desinfektatzeko produktu bat. 59'95 euro balio du.





-3. kit-a: Kit hau, familiarra da, A gripea jasaten ari denedozein familiaren etxean beharrezkoa. Honako produktuez osatzen da: FFP2 maskarila bat, 100 ml-ko eskuetako xaboi berezi bat, airea desinfektatzeko produktu bat eta hiru sobre hidroalkoholiko. Prezioa: 11'20 euro





-4. kit-a: kit-a bigarrenaren berdina da, baina bi produktu gehiagorekin dator, izpi gorridun termometro batekin eta esterilizatzaile eramangarri batekin hain zuzen ere. Prezioa, berriz, oso ezberdina da: 159'95 euro.





-5. kit-a: Aurrekoaren antzeko kit bat da, baina ezberdintasuna pluxiometro bat dakarrela da. Prezioa: 249'95 euro



Horiek dira aurretiaz aipatutako enpresa horrek eskaintzen diituen kit mota guztiak, beraz, horien beharrik baduzue badakizue zein weborritan sartu behar zareten.

Aguuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuur!!!!

Arantxa eta Iraitz

jueves, 5 de noviembre de 2009

A GRIPEA ROBOTEN MUNDUA

Kaixo irakurleok!! Gaur ere A gripearen inguruko albiste bitxi batekin gatoz, gaixotasun honetaz kutsatu den robot bati buruzkoa den batekin, hain zuzen ere.

Tokyon gerta
tu da kasu harrigarri hau. Security and Safety Trade Expo 2009 (RISCO) ekitaldira joan zirenak, harriturik gelditu ziren H1N1 birusak roboten munduan eragina izan duela jakin zutenean.

Gertatu dena zera da, ikertzaile talde batek, A gripea edukitzea eragin diela aipatutako robot horri, horrela gaixotasun hedatu hau nola sendatu eta abar horrekin esperimentatzeko. Antza denez, gripea harrapatu duen robot hau, gizakien azala imitatzen duen zuntz batekin eginik dago. Horri esker, gizakion gorputzak dituen erreakzioak izan ditzake; izerditan hasi daiteke, negar egin dezake...Iada, A gripeak eragiten dituen sintoma berdinak eraginaraztea lortu dute.

Gaixotasunen simulatzaile moduan sortu zuten Japoneko ingeniero batzuk, modu honetan, medikuek gaixoak atenditu aurretik, robotarekin probak egiteko aukerak ditu. Baita gaixoak A gripea daukan edo ez aseguratzeko aukera ere, robotaren sintomak eta erreakzioak pazienteenekin alderatuz. Ikusiko duzuen moduan, apur bat beherago bideo baten link-a eskegi dizuegu, hor, aipatutako robota agertzen delarik.

http://www.youtube.com/watch?v=JI-Ay0B7MKs


Hau izan da guztia gaurkoz, urrengora arteeeee!!!!!!!!!!


Arantxa eta Iraitz

lunes, 2 de noviembre de 2009

ELIZETAKO BITXIKERIA

Atzaldeon jendiiiiia!!!


Zemouz gea¿? Asteburua ta geo hemen gea berrize A gripiai buruzko informaziyua emanaz. Gaurkuan bitxikeri bitxi bat kontatukoizueguuuu!

Emateunez, elizetan A gripea zabaltzeko beldurrez edo... ur bedeinkatuaren "dispentsadoreak" jarri dituzte. Ezta broma, ezta teoria hutsa ere. Jada errealitatea da. Egia esan ur bedenkatua, pertsona elizkoiak kutsatzeko era oso erraz bat litzateke. Eta erlijiosoen artean beldurra zabal ez zedin eta sinestunak gal ez zitzaten xaboia banatzeko bezalako dispentsagailuak jarri dituzte.

Marbellan jada jarri dute eta gustora daude irtenbidearekin. Argazki bat billatu dugu zeuek zeuen begiekin ikus dezazuen eta zeuen iritziak atera ditzazuen:
Ez dakigu berezi ahalko duzuen baina ezkerreko argazkian zera jartzen du: " Ur bedenkatuaren dispentsadorea, presionatu". Ikusten den bezala, soluzio honek fruitua eman du. Ea ba ongi ateratze zaien, gripearen aurrean dena baita egoki.


Besterik gabe irakurle! Gaurkoz geurearekin amaitu dugu eta espero, gaurko bitxikeria hauek eta aurretik adierazirikoak gripea ekiditeko baliotzea!!

Ala ba!!!

AYO PELAYOOOO!!!!
Hau da dena lagunooook!




ArAnTxA eTa IrAiTz!!!