Kaixo guztioi!!
A gripeak eragin duen azken heriotzaren berri ematera gatoz.
Euskal Herrian eraso du gripeak oraingoan, hemengo bosgarren biktima eragin duelarik. Gizon bizkaitar bat agurtu du gaixotasun honek, jada, bizkaiko hirugarren kasua da, Euskal Herriko beste bi biktimak nafarrak ziren.
Ez dago azken biktima honen informazio askorik, baina Lakuako Osasun Departamenduak argitu duenez, arrisku geihen zeukatenen artean aurkitzen zen, ez dute aurretiaz patologiaren bat zeukan ala ez aipatu, ordea.
Beste aldetik, lau dira astelehenetik gaur arte Ipar Eusal Herrian itxi dituzten eskolak. Gaixotasun hau dela eta, Ziburin (iparraldeko herrixka bat) haurtzaindegi bat klausuratu zuten herenegun, eta biarritz, Angelu eta Xenperen eskola bana itxi dute. Azken hauek, ez omen dituzte azaroaren 26ra arte irekiko.
Hauek izan dira A gripearen inguruko azken albisteetako batzuk...Bihar gehiago lagunok!!
Agur!!!!!!!!!!1
Arantxa eta Iraitz
sábado, 21 de noviembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario