miércoles, 11 de noviembre de 2009

A GRIPEAREN INGURUKO IRUZURRAK


Arratsaldeon guztioi!!

Gaur, A gripearen inguan sortu diren negozioari buruz hitz egitera gatoz. Jendearen ikaraz aprobetxatuz, sekulako iruzurrak zabaldu dituzte gaixotasun honen inguruan dirua atera nahi izan dutenek...Kontu handia izan behar da horrelako kasuekin, beraz, kontuz!!! Eta A gripearen inguruko iragarkiren bat irakurtzean, ez fidatu esaten den guztiaz.


Internet da gripearen inguruan iruzur gehien egin diren komunikabidea. Gaixtasun hau ekiditzen ez duen hainbat eta hainbat produktu iragarri dira internet bidez, esate baterako, airetik gripearen birusa kentzen duten aerosolak. Ikertzaile batzuek diotenez, leku zarratu batetik birus hori kentzeko modurik onena, leihoak ireki eta haizeztatzea dela diote, aerosol horiek ez dutela inolako eraginik. Usain ona ematea besterik ez omen dute eragiten.


Salgai jarri diren beste produktu batzuk, suplementu ditetikoak izan dira. Hauek, argaltzeko bakarrik balio dute, baina iragarkietan, sistema inmunologikoa indartu eta ondorioz A gripea ekiditzen laguntzen duela esaten da.


Horren beste zer esan eman duen tamiflua ere, iongo errezetaren beharrik gabe saltzen omen da interneten. Beno, tamiflu deitzen dioten produktu bat, hain zuzen ere, ez baita medikuek ematen duten tamiflua. Arazorik gabe, nahi den besteko kantitatea lortu daiteke, etxera eramaten dizute gainera. Jendeak ez dakiena, zera da, tamiflua prezio merkeago batean erpspten daudelakoan, beraiek nahi zuten produktua barik, beste bat erostren daudela.

Kontu handia izan behar da honelako gauzekin. Askotan, gure boltzikoetarako hobeto izango delakoan, egin beharrekoaren interbide alternatiboak bilatzeari ekiten diogu. Baina askotan, hobe da apur bat gehiago gastatzea, batez ere, horrelako engainuak saihesteko.


Beraz, badakizue jende...ARGI IBILI!!!!


Urrengora arte!!

Arantxa eta Iraitz


No hay comentarios:

Publicar un comentario