domingo, 22 de noviembre de 2009

Goi mailako futbolean ere kutsatuak

Kaixooooooooo!!


Asteko barkamen bat eskatu behar dizuegu. Interne

teko arazoak direla eta berandu xamar gabiltza baina hemen gaude zuei informatzeko prest!! Beraz, has gaitezen:


Barçako jokalariei eragin diela jakin dugu birusak asteburuan. Hasiera batean bi jokalariei, Abidal eta Yaya, eragite ziela jakin genuen arren, atzo eman zen argitara 3. jokalariaren kutsatzea.


Taldeari zuzenean ez dio eragin. Larunbatean jokaturiko partiduan ordea, 3 jokalarien hutsunea nabaritu zen. Emaitzan ere eragina izan zuen, berdindu egin baitzuen Atletiken aurka. Berdintze honek taldeari onurarik ez dio ekarri 2. postuan jarri baita taldea eta datorren astean lehenengo jarri den, Real Madriden aurka baitauka.

Kutsaturiko jokalariak, klabeak izan ohi dira taldearen jokoan eta esan bezala, hutsunea asko nabaritu dute bai jokalari eta baita taldearen jokoak ere.


Bestalde, aste honetan partidu garrantzitsu bat izango du taldeak eta jokalari hauek ez dute jokatuko. Europa mailako txapelketan ongi doaz Bartzelonako taldea eta irabaztea komeni zaio. Oraindik oso segurua ez den arren, badirudi 3 jokalariek ez dutela jokatuko eta entrenatzailean beste era batera irabaztea lortu beharko du.

Esan dutenez, zaila izango du Barçak, Madrili irabaztea jokalari klabe hauek gabe

.


Bestalde, erenegun Messi jokalaria lesionatu egin zen eta Interren kontra ez du jokatuko.

Ikusiko dugu beraz, zertan bukatzen den kontu hau. Zorte onena opa diegu talde honi eta jokalariei animoak bidaltzen dizkiegu sendatzeko. Ea geure bloga irakurriz azkarrago sendatzen diren. Jajaja!!



Bueno baaaaaa!!

Aioooooooo!!



Arantxa eta Iraitz

No hay comentarios:

Publicar un comentario