
Kaixo irakurleok!!
A gripearen inguruko azken berriekin gatoz gaurkoan ere. Oraingo honetan, urrunago begiratu behar dugu azken gertaeraren berri izateko, Norvegiara alegia.
Norvegiako Osasun Publikoko Institutuak A gripearen mutazio larri bat aurkitu du hiru pertsonengan, komunikatu baten bidez erakundeak adierazi bezala.
Honetaz ohartu baino lehen hil ziren gripedunak, ez zutela mutazio hau jasan azpimarratu dute, baina azken bi hildakoek bai, ordea. Azken bi hildakoetan aparte, larri dagoen batengan ere antzeman dute gaixotasun horeen mutazioa.
Iturri berdinek azaldu dutenez, gripearen mutazio honek arnasbideak kutsatzeko joera gehiago dauka A gripeak baino, hori dela eta, larriagoa da eta oraindik ezezagun zaienez arrisku gehiago dauzka.
Erakundeko zuzendari nagusiak, Geir Stene-Larsen, esan duenez, birusaren 70 kasutatik hirutan soilik detektatu dute mutazio hau. Beraz, mutatutako birus hori, ez omen dago biztanlerian zehar zabaltzen.
Hau izanda guztia, ikusten duzuen bezala, egunero aurkitu ditzakegu A gripearen inguruko albisteak, gaixotasun honek, alde argiagoak izan beharrean, gero eta aurpegi ilunagoak dituelarik...
Aguuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuur!!
Arantxa eta Iraitz

No hay comentarios:
Publicar un comentario