
Kaixo guztioiii!!
Oraingo aldian, A gripeak mundu mailan sortu duen izua dela eta, merkatura atera diren produktuen berri ematera gatoz, non lortu ditzakezuen, nola, zenbat balio duten... Beraz...AAADIII!!!
Guztiontzako moduko kit-ak daude merkatuan, kit xinpleenekin edo eta osatuenekin aurkitu gaitezke; pertsona bakarrarentzako, familia guztiarentzako, espezializatuak, arruntak...
Mota guzti horietako kit-ak dauzka eskuragarri Quirumed (suministros médicios) izeneko enpresa batek. Enpresa honen weborrian (http://www.quirumed.com/), sei motatako kit-ak dituzte salgai:
-Lehenengo kit-a: lehenengo kit hau, oinarrizkoa da. Temometro bat, pare bat eskularru, 100 ml-ko edukin higienikoa eta bi maskarilaz osatzen da. Bere prezioa 7'95 eurokoa da eta internet bidez bakarrik lortu daiteke
-2. kit-a: Honako hau, askoz ere osatuagoa da. Maletatxo batetan datoz produktuak eta ondokoak dira: 2 FFP2 maskarila (behin eta berriz erabili daitezkeenak), termometro bat, 50 eskularru, 50 maskarila arrunt, 5 00 ml-ko edukin higieniko bat eta airea desinfektatzeko produktu bat. 59'95 euro balio du.
-3. kit-a: Kit hau, familiarra da, A gripea jasaten ari denedozein familiaren etxean beharrezkoa. Honako produktuez osatzen da: FFP2 maskarila bat, 100 ml-ko eskuetako xaboi berezi bat, airea desinfektatzeko produktu bat eta hiru sobre hidroalkoholiko. Prezioa: 11'20 euro
-4. kit-a: kit-a bigarrenaren berdina da, baina bi produktu gehiagorekin dator, izpi gorridun termometro batekin eta esterilizatzaile eramangarri batekin hain zuzen ere. Prezioa, berriz, oso ezberdina da: 159'95 euro.
-5. kit-a: Aurrekoaren antzeko kit bat da, baina ezberdintasuna pluxiometro bat dakarrela da. Prezioa: 249'95 euro
Horiek dira aurretiaz aipatutako enpresa horrek eskaintzen diituen kit mota guztiak, beraz, horien beharrik baduzue badakizue zein weborritan sartu behar zareten.
Aguuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuur!!!!
Arantxa eta Iraitz

No hay comentarios:
Publicar un comentario