Txertoaren inguruko beste albiste baten berri ematera gatozkizue gaur ere, iada martxan hasia baita A gripearen txertoa ematea.

Iada, EAE-n, haurdun dauden emakumeek ere aukera daukate gaixotasun hori prebenitzen duen txertoa eskuratzeko. medikuek, haurdunaldiko lehen hilabetean jartzea gomendatzen dute, sendagaiak bigarren mailako eraginik ez duela azpimarratuz. Izatez, haurdunaldiko edozein momentutan hartu daiteke, baina hileak pasa ahala, arrisku gehiago dago gaixotasun hau hartzeko, beraz, hobe da aurretiaz esan bezala lehen hilean hartzea.
Haurdun daudenek, defentsak normala baino baxuago izaten dituztela eta, arrisku gehiago daukate A gripea hartzeko. Gainera, hauei jartzen zaiena, ez da gainontzeko pertsonei ematen zaien txerto berdina. Haundunei ematen zaienak ez dauka produktu biokimikorik, modu horretan, haurrari gaitzen bat sortzea ekiditen delarik.
Gaur egun, 20.000 dira, gutxi gora-behera, EAE-n haurdun dauden emakumezkoak. Osasun zentruetara joatea baino ez daukate txertoa jarri nahi izanez gero.
Hau izan da aste honetako guztia, espero dugu zerbaitetarako balio izana!!
Datorren astera artee!!!
Arantxa eta Iraitz

No hay comentarios:
Publicar un comentario