miércoles, 18 de noviembre de 2009

Txertatzea hasi da Hegoaldean, lau egunetan hiru lagun hil ostean

Ieeeeeeeup!

Bueno egun asko pasa badira ere, ez gara ahaztu eh!! Jejeje! Hemen gatoz berriz ere, atzoko albiste batekin. Berria. info orrian ikus dezakegu,zehazki:
http://paperekoa.berria.info/harian/2009-11-17/016/006/Txertatzea_hasi_da_Hegoaldean_lau_egunetan_hiru_lagun_hil_ostean._Txertatze_kanpaina_ÇnormalÈ_hasi_dela_adierazi_du_Osakidetzak.htm


Aurretik aipatu genuen bezala, txertaketak astelehenean hasi ziren. Aurretik txanda arturikok pertsonek soilik izan zuten txertatzeko aukera eta esan zutenez, ez zen ezustekorik gertatu. Haurdun dauden emakumeek itxaron egin beharko dute, beraientzat txerto berezi bat ekarri behar baitute, dosifikazio ezberdinarekin.

Bestalde, azken astean, 4 hildako egon dira gaisotasun honen ondorioz. Egia esan, hedabideek ez diote garrantzi handiegirik eman baina iruditzen zait, jarraitu egin behar dela gai honetaz informatzen.

Askotan gertatu izan zait azken bolaran kalean, jendeak esatea A gripea desagertu dela. Eta zergaitik dioten hau galdetzean, zera esaten didate: "Jada ez da telebistan ateratzen beraz, desagertuko zen."

Hau izan daiteke hedabideek duten ondorioetako bat. Jada telebistan ezer gutxi ikusten dugunez honi buruz, aurretik sahiezten egon garen gaisotasun horrenganako prebentzioak ez ditugu aintzat artuko. Beraz, argi ibil gaitezen kontu honekin... Jendea oraindik gaisorik dagoelako eta hedabideek ezer ez dioten arren, oraindik geure artean jarraitzen duelako.



Aleeeeeeeeeee ba!!

Ondo izan da argiiii ibili!

Hau oraindik bizi bizi dago ta!!! Jajaja!!



ZAITUUUUU!!!!

Arantxa eta Iraitz!

No hay comentarios:

Publicar un comentario