lunes, 23 de noviembre de 2009

JENDEAK MUZIN EGITEN DIO TXERTOARI


Kaixooo!!
Aurrerago aipatu genizuen modura, txertatze kanpaina hasi da jada, baina ikusi ahal izan denez, gutxi dira, edo espero baino gutxiago dira txertoa jarri dutenak. Beraz, horri buruz informatuko zaituztegu gaur, jendeak A/H1N1-en aurkako txertoari muzin egiteari buruz, hain zuzen ere.

Argi dago txertoaren inguruko kanpaina izugarria dela. Denok geureganatu dugu telebistan, irratian zein kaleko markesinaren baten gripearen txertoa hartzeko gonbitea. Hori dela eta, txertoak harrera ona izango lukeela pentsatzen zen, baina ez da horrela izan leku guztietan...

Adibidez, Ipar Euskal Herrian harriturik gelditu dira txertoa eman dutenen kopuruagatik, eta ez asko zirelako, hain zuzen ere. Guztiz kontrakoa, oso jende gutxik jarri du A gripearen aurkako txertoa gaur arte, nahiz eta jendeari hau zein tokitan lortu dezaketen ondo azpimarratu. Donibane Lohitzuneko errepide bazterretan, txertoa hartzera joateko norabidea markatzen duen seinaletxoak daude, baina bidea zuzen iragarrita egon harren, zentru batzuetan gehiago dira txertoa jartzen duten medikuak hura jartzera doazenak baino.

500 txerto zeuden prestaturik zentru bakoitzean, eta gainera, gehiagoren behar izana izanez gero ez omen litzateke arazorik egongo. Ez da horren beharrik egon, nahiz eta txertoa hartzeko eskaintza etxeraino igorri ez baita pertsona askorik animatu.

Horri aurre egiteko, arrisku gehien dutenen etxera gutunak bidaltzen hasi dira Iparraldean, han aipatu duten bezala, txertoa izurritea heldu orduko hartu behar baita, eta ez iristen denean.

Hau izan da gaurkoa jende, urrengora arte!!!!!!

Arantxa eta Iraitz

No hay comentarios:

Publicar un comentario