sábado, 31 de octubre de 2009

Albiste bitxi bat

Kaixo irakurleok!!
Oraingoan, beste egunean irakurri genuen albiste bitxi baten berri ematera gatoz, has gaitezen azaltzen, beraz.

"Kartzelara, A girpea duela esateagatik", hau da orain dela gutxi irakurri ahal izan genuen titularra. Baina titular hori, ez da eman zen gertaerara hurbildu ere egiten. Jende gehiena, ni neu barne, harriturik gelditu zen esaldi hura irakurtzean. Baina gauza zera da, antza denez, gizon batek A gripea zeukala esan zuen ospital batean, modu horretan, dohainik artatua izateko.

Aste bete zeraman gaizki gizon horrek, oso txarto sentitzen zen, baina medikuarengana ez joatea erabaki zuen ez ordaintzeagatik., ez aitzuen eman behar zioten zerbitzua ordaintzeko haina diru.

Telebistan A gripearen inguruko informazioa entzun zuen gizonak, eta antzeko sintomak zituela aprobetxatuz, gaixotasun hori zeukala esatea otu zitzaion. Ospitalean, gizon har zeukana girpe arrunta baino ez dela ohartzean, eta guztia engainu bat zela jakitean, denuntzia bat jarri zioten gizonari.

Momentu hontan, gizonak kartzelan jarraitzen du, baina sentatu da dagoeneko.

Hau izan da gaurkoa, aguuuur!!

ArAnTxA eTa IrAiTz

jueves, 29 de octubre de 2009

GRIPEAK ERE FUTBOLARIEI ERAGIN DIE

Eguuuunonn jendiaaaaa!!!

Gaur emadako albite batekin nator. Noski, A gripearen igurukoa.

Marca.com orrian ikusi ahal izan dugunez, betis futbol taldeko 6 jokalarik gripe A dute. Sorpresan arrapatu digu eta honek erakusten digu gaixotasun honek ez diela herritar soilei bakarrik eragiten.

Sergio Garcia, Arzu, Sunny, Carlos Garcia, Nelson eta Israel dira gaixotasuna dutenak eta ekipoak eginiko analisiek atera dute gaixotasuna argitara. Ekipoak dioenez, gaixotasunaren aurkako protokoloa martxan jarri dute eta lehenik entrenamenduak bertan behera utzi dituzte.


Bestalde, 10. jardunaldiko partidua atzeratzea proposatu dute baina oraindik ez dakite ezer argirik. Esan bezala albiste berria da.


Ala ere, kirol munduan ez dira lehen kutsatuak. Frantzian, hainbat partidu ezeztatu dira. Britania Handian eta Ingalaterran ere arazoak izan dituzte gaixotasunarekin. Urrutira joan gabe, saskibaloian Estudiantes- Gran Canaria partidua suspenditu zuten.



Beraz, ikus dezakegu gaixotasunak ez duela klaserik ezta mailarik ere. Denak gara berdiñak gaixotasun honen aurrean.


Bengaaaaaaa!!


Zainduuuuuuu inun ez gaude ta seguruu!!!



Arantxa eta Iraitz!

martes, 27 de octubre de 2009

A gripearen aurkako txertoa Euskal Herrian

Ieeeeup!!

Lengo astean aipatu zutenez, azaroaren 16an asiko dira gaixotasun honen aurkako txertoa ematen. Dakigunez, lehentasuna dute arriskuko taldeak; osasun langileak, segurtasun indarretako kideak eta suhiltzaileak, eri kronikoak eta haurdunak. Azken hauei txerto berezi bat ezarriko zaie antigenoen potentzia immunologiakoa handitzen duen osagairik gabea.

Espainiako eta Euskal Herriko osasun arduradunek hartu zuten erabaki hau aurreko astean. Hasiera batean 18 eta 60 urte bitartekoei dosi bakarra jarriko zaie eta adin horretatik aurrerako pertsonei bi. Hala ere, ez da oso segurua bi jartzea. Agian bakarra jarriko diotela adierazi zuten.

Bestalde, gaixotasuna tratatzeko antibiralak ere farmazietara itzuliko dira azaroaren batean. Medikuaren aginduz soilik erosi dezakegu. Jakina den bezala, antibiral hauek maiatzean kendu ziren farmazietatik ospitaletara eramateko.

Txertaketa 9an hasi nahi bazuten ere, 16ra atzeratu dute dosi guztiak eskura izateko. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herritarren %25a txertatu nahi dituzte (herritar gaixoena) eta nahiko izango direla baieztatu dute.


Beraz, badakizue, arriskuan zaudeten talde horietako kide bazara, zoaz medikuanerena informazio billa eta bestela segi lehenago jarritako instrukzioak. Honela soilik egingo badiogu aurren krisi garaian etorri zaigun epidemia honi.

Hemen jartzen dizuet gaisotasunari buruz aurkitu dugun bideotxo bat. Interesgarria dela uste dugu jendearen iritziak eta usteak agertzen direlako.



Ala baaa!!

Aio pelayooooo!!!!


Arantxa eta Iraitz!

domingo, 25 de octubre de 2009

ZERGATIK ERAGIN DITU A GRIPEAK HILAKO GEHIAGO ESPAINIAN??


kaixo guztioi!!
Oraingo honetan, jende asko kezkatzen duen galdera batekin gatoz, zergatik eragiten ditu heriotza gehiago A gripeak Espainian?? Ekin diezaiogun beraz azterketa honi...ADI!!

Europa mailan, A gripedun lehen kasua izan zuen estatua dugu Espainia, eta kasu hartatik gaur egunera arte, kasu gehiago ere eman dira. Baina jendearen ahotan dabilen datua zera da, Espainian kutsatuak izan diren gehienak hil egin direla. Europar Batasunean, gripe honengatik hildako gehien izan dituen estatua dugu berau, baina gai honen inguruko jakitunek, kontajio gutxiek jasan dituena da, nola ulertzen da hori, bada??

Hamalau hildako izan ziren lau hilebateetan, eta datu horrek ikara sortu du biztanleriarengan. Fernan Segura gaixotasunen ikertzaileak argitu zuenez, mota honetako pandemia baten kasuan, kopuru hori oso urria da, infektatuen kopurua dela kezktu beharko ligukeena.

Beraz, Espainian hildako gehiago egon izanak, ez du esan nahi A gripeak gogorrago jo duenik, beste toki batzuekin alderatuz kasu gehiago egon direnez, heriotzak ere ugariagoak izan direla baino ez da. Hori da zergatia, besterik ez.
Hauxe izan da dena gaurkoz!!
Aguuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuur!!

arantxa eta Iraitz





sábado, 24 de octubre de 2009

A GRIPEA EUROPARA IRITSI ZENEKOA


Kaixo guztioi!!

Oraingo honetan, A gripea Europara iritsi zenean hartu ziren neurriei eta eragin zituen erreakzio ezberdinei buruz hitz egitera gatoz, beraz...ADI!!


Espainian agertu zen lehenengo kasuarekin eman zitzaion ongi etorria A gripeari Europan. Horixe izan zen Europa mailako lehen kasua, eta berria hedatu bezain laster, izugarria izan zen Europa mailan sortu zen mugimendua.

Espainiako eta Italiako gobernuek beharrezkoa izan ezean Mexikora ez bidaiatzeko agindua eman ostean agertu zen lehen kasu hori.


Behin eta berriz medioetan entzun eta gero, argi gelditu da, A gripearen jatorria Mexikon dagoela. Azken bolada honetan, eta behin gaixotasuna Europara iritsita, ia zuzenean jarraitu baitugu Mexikoko egoera, “Reality Show” bat izango balitz bezala. Han eman diren antzeko gertaerak emango direnaren izua izan da arrazoi nagusia, neurriak aldez aurretik hartuz horiek prebenitzen saiatzeko.


Espainian beste 17 kasu agertu zirenean, Europar Batasuneko Osasun ministroen bilera bat antolatzea proposatu zen, egoerari buruz hitz egin eta neurriak hartzeko asmoz. Espainian A gripedun kasu gehiago agertzen ziren bitartean, Mexikon 1.614 kasu eta 103 hildako zeuden, beraz, izua handiagotzen zijoan Europako lurralde guztietan zehar. Bilera hartan hartu ziren neurriak, aurreko sarreretan aipatu dizkizuguenetaz aparte (eskuak sarritan garbitu...), hauek izan ziren:

- Txerriak hezten diren lurraldeak desinfektatu

- Mexiko edo Estatu Batuetatik datozen bidaiarien egoeraren berri eman hegazkina lurreratu aurretik

- Gripearen sintomadun jendea aislatu

- Fronteretan bigilantzia jarri gripea kontrolatzeko

- Mexikora ez bidaiatu

- ...


Aipatu dudan azken puntua dela eta, izua sektore zehatz bateta agertu zen; bidaia agentzietan. Gobernuak argi utzi zuen A gripea ez zabaltzeko neurririk garrantzitsuena, beharrezkoa izan ezean ez bidaiatzea zela. Mexikora ez bidaiatzea batez ere, baina baita gripedunak inora ez bidaiatzea edo eta Mexikotik beste lekuren batera ez bidaiatzea ere. Beraz, jendeari sortu zitzaion ikara dela eta, gero eta gutxiagok bidaiatzen dute, bidaia agentziak galtzen irtetzen direlarik.


Hori izan da guztia!! Urrengora arte...

Arantxa eta Iraitz


martes, 20 de octubre de 2009

JATORRIA



Ieeeeu!!

Berriz ere hemen gatoz zuen A gripearen buruzko informazioa osatzeko asmotan. Gaurkoan birus honen jatorria eta bertara joateko ematen diren gomendioak argitko dizkizuegu.


La Glorian hasi behar omen dugu birus honen jatorriaren bila. Dirudienez, hemen egon baitzen lehen mutiko kutxatua. Zorionez egun ondo dago. Martxoaren bukaerarako ordea, 3000 biztanletik 1800 kutsatuak zeuden eta bertan hasi ziren agintariak mugitzen.



Etxalde honetan, "Granjas Carrol" izeneako txerri ekoizle handiena aurkitzen zen mundu mailan. Biztanleak kexu ziren gauzak ondo egiten ez zirelako han barnean baina ezin izan zuten ezer egin. Agintariek enpresaren alde egiten zuten eta herritarrek ezer gutxi egin zezaketen.




Agintariek gaisotasuna txinatik zetorrela adierazi zuten arren, zientzilariak bidali zituen La Gloriara. Esan zutenez, gaixotasuna gizakitik gizakira trasmititu zen eta ez txerritik gizakira.


Honen aurrean, administrazioek gomendio batzuk ematen dizkigute AEB edo Mexikora joanez gero. Baita bueltatzeko ordurako ere:



Gomendioak Mexikora eta AEBetara joan behar duten bidaiarientzat
1. Garbitasuna zorroztu eta eskuak maiz garbitu ur eta xaboiz.
2. Ez partekatu elikagaiak, edalontziak ezta koilara-sardexkarik.
3. Estali sudurra eta ahoa eztul edo doministiku egitea.
4. Zapia plastikozko poltsa batean gorde eta bota.
5. Ez ukitu begiak, sudurra eta ahora. Etxean geratu gaixotzen bazara eta edozein zalantza medikuari galdetu.
6. Garbitasuna zaindu.




Gomendioak Mexikotik eta AEBetatik bueltatzen direnentzat
1. Erreparatu zure osasun egoerari hurrengo 10 egunetan.
2. Tarte horretan sudurra, eztula edo arnasteko zailtasunak badituzu, joan medikuarenera.
3. Medikuari esaiozu noiz joan eta itzuli zinen
Bueno ba... gaurkoz neikoa duzuelakoan....
Zaittu eta txintxua izannnn!!!
Arantxa eta Iraitz!!

domingo, 18 de octubre de 2009

LEHEN KASUA EUSKAL HERRIAN

Iepaaaa!!

Gaurkoan Euskal Herriko lehen kasua haipatuko dut. Hau Nafarroan eman zen ekainaren 13an. Iruñerriko 42 urte zituen bizilagun bat izan zen. Ez zen mexikon eta AEB egon baina bai espainiako hainbat lekutan.

Kasua ez zen larria izan, etxean egon zen denboraldi batez botikekin. 72 medikuek osaturiko taldeak eginiko azterketa batean antzeman zioten. Esan zutenez, garai hartan gaisotasuna litekeena zen gizonezko honez aparte gende gehiagok edukitzea.

Harrezkero jende asko izan da gaisotasun honen ondorioak jaso dituenak baina esan dezakegu, ez direla ondorio lazgarriak izan orokorrean. Ingresatuak egon dira eta baita etxean hainbat eta hainbat ere.

Jendeak zuurtasunez jokatu du kasu askotan, medikuarenera joan aurretik etxean geratu baita eta sintomak oso argiak edo jada larriak zirenean joan dira laguntza eske. Askok bestalde, sintoma txikienarekin ere medikuarenera jo dute. Kontuan izan behar dugu, geuk sintoma txikiak (gripe txiki bat kalenturarik gabe adibidez) edukiz gero, ez dugula medikuarenera joan eta larri daudenen denbora xahutu behar.

Beraz, argi ibili eta zainduuuuu!!!


AioooooOoOoO!!



Arantxa eta Iraitz!

viernes, 16 de octubre de 2009

Lehen biktima Espainian

KaixOooOo!

Hemen gara berriro ere zuei gaisotasun honi buruzko informazio gehiago eskeintzeko. Oraingoan espainian izan zen lehen kasu mortala azalduko dugu.

Dalila marrokiarra izan zen. 20 urte zituen eta madrilen bizi zen. Ekainaren 29an barnean zuen haurra zesarea bidez jaio zen. Haurra jaio aurretik emakumea jada ingresatua zegoen larritasunez H1N1 gaisotasunagatik. Emakumea
hiru aldiz joan zen ospitalera ingresatua izan aurretik baina ez zioten kasu gehiegirik egin. Haurdun zegoenez sintomak nahastuak izan ziren.

Hirugarrenean ekainaren 15ean, neumonia larri batez ingresatu zuten. Bere egoera okertuz joan zen, azkenean makina bidezko arnasa jarri zioten eta haurdun zegoenez, haurra zesarea bidez atera zioten. Haurdunaldiak eta gaisotasunaren larrialdiak eraginda, Dalila ekainaren 30ean hil zen, bere semea jaio eta egun batera.

Haurrak aurrera egitea lortu bazuen ere, amak gaisotasuna trasmitituko ote zion beldurra
zuten medikuek. Aste batzuk geroago, enfermeren akats batengatik Dalilaren haurra hil egin zen. Eman beharreko sendagarriz nahastu ziren eta haurrak ez zuen ongi erantzun.

Ondorio latzgarriak jaso ditu Dalilaren familiak A gripearen ondorioz. Askotan medikutara joatea badakigu alperrikakoa dela baina sintomak oso argiak badira medikuei argi adierazi behar dizkiegu. Insistitu egin behar diegu kasu egiteko. Beraz, sintomak ez badira oso nabariak, aurretik haipaturiko pautak jarraituko ditugu.

AyoooooO!!!




Arantxa eta Iraitz!

jueves, 15 de octubre de 2009

BEREZITASUNEN BAT DUTENENTZAKO GOMENDIOAK

Kaixo irakurleok!!
Gaurko honetan, berezitasunen bat daukan jendeari denon ahotan dabilen gripe honetaz ez kutsatzeko gomendioak ematera gatoz. Ez baita gauza bera, haurdun dagoen emakume bat edo eta adun nagusidun bat A gripeaz kutsatzea. Beraz, sekotre bakoitzaren berezitasunaren zergatiak eta hauek hartu beharreko neurriak zeintzuk diren azalduko dizuegu.
Haurdun dauden emakumeak
Haurdun dauden emakumeek, gainontzeko pertsonek duten arrisku berbera daukate A gripeaz kutsatzeko. Baina gauza zera da, gripe hau badu konplikazioak izan ditzazkeela erditzerako orduan.
Hauentzako gomendioak:
-Ez zaindu A gripea daukan inor
-Leku oso jendetsuak ekidin
-Etxea askotan haizetu
-Eskuak askotan xaboitu
-Ahalik eta denbora gutxien pasatu gripe hau daukaten inguruan
Gaixotasun kronikodunak
Birika, giltzurrun edo eta bihotz hodietako arazoak, diabetesa edo obesitatea duten pertsonei gogorrago eragiten die gaixotasun honek. Horietako gaixotasun kronikoren bat jasaten duen pertsona, defentsaz askoz ere baxuago dago, beraz, gripeak eragingo dizkion sintomak mingarriagoak izango dira.
Hauentzako gomendioak:
Haurdun dauden emakumeei eman dizkiegun aholkuak barne, beste hauek ere bete beharko lituzkete:
-Gaixotasun kronikoari buruzko jakintza izan behar da
-Hura nola tratatu behar duen jakin behar da
-Gaixotasun horrekiko kontrola izan behar da A gripea hartuz gero ahalik eta konplikazio gutxien izateko
Bidaiatzera doazenentzako
Jendea alde batetik bestera mugitzea izan da, batez ere, A gripea munduko leku askotara hedatzearen arrazoia. Baina Osasunaren Mundu Erakundeak dioenez, hori ez da jendeari bidaiatzen ez uzteko arrazoi bat.
Hauentzako gomendioak:
Bidaiarientzako gomendioak, beste arazorik ez duen jendeari ematen zaizkion berberak dira.
Adin nagusiko jendea
Argi dago jende nagusia ahulagoa dela, eta gaixotasun askok jende gazteagoari baino indar handiagoz eragiten diela. Beraz, sektore hau ere
berezitasunez zaindu beharra daukagu.
Hauentzako gomendioak:
Jende guztiari eman zaizkion argibideetaz aparte, adin nagusiko jendeari adinaren araberako beste gomendio bat ere ematen zaie:
-65 urte edo gehiago badauzka gripearen aurkako txertoa hartzea
-Eta 65 baino gutxiago badauzka baina aire fluxuaren butxadura kronikoa edo eta diabetesa jasaten badituzte era berdin
AgUr BeRo BaT!!!!
Arantxa eta Iraitz

viernes, 9 de octubre de 2009

SINTOMAK


Kaixo berriro ere!!

Gaurkoan, norbait A gripeaz kutsatzen denean sentitzen dituen sintomak zeintzuk diren eta nola nabaritu daitezkeen azalduko dizuegu, zuek edo zuen inguruko norbaitek gripea duen ala ez ziurtatu dezazuen.

A gripeak eragiten dituen sintomak, gripe arruntek eragiten dutenen berdinak dira eta gutxi gora-behera bost egunetik zortzi egunera arte irauten dute.

Ondoko hauek dira sintoma ohikoenak:

-Arnas aparatuko arazoak; eztula, eztarriko narritadura, doministikuak, mukosa dela eta sudurra taponatzea...

-38º-tik gorako sukarra. Hau, sintomak nabaritzen diren lehen bi egunetan gertatzen da

-Muskuloen ahultasuna eta orokorrean, gorputz osoko mina

-Botaka egiteko gogoa eta, batzuetan, beherakoa

-Jateko gogo eza


Nahiz eta gaixotasun hau arina izan, sintoma hauek larriagoak eta mingarriagoak izan daitezke pertsona horrek aurretiaz beste gaixotasunen bat bazeukan. Pneumonia, arnas arazoak edo eta beste gaixotasun bakan batzuk dauzkatenak hiltzera ere iritsi daitezke, beraz, gaixorik dauden pertsonak dira kontu handienarekin ibili behar direnak.

Kontu handiarekin ibili beharrekoak dira, baita ere, haurdun dauden emakumeak. Emakumeek defentsak baxu izaten dituzte haurdun daudenean, hori dela eta, A gripea edo eta beste gaixotasun bat arrapatzeko arrisku gehiago daukate.

Antzeko zerbait gertatzen da adinekoekin, ez daukate jende gazteak bezain beste defentsa, ahulago daude, orduan, gaixotasun hau hartzeko posibilitate gehiago daukate.


Badakizue lagunok, aurretiaz aipatu ditugun sintometako bat sentitu bezain laster, jo ezazue zuen medikuarengana, hare gehiago, beste gaixotasunen bat badaukazue , haurdun bazaudete edo eta adinez nagusiak bazarete. Horretaz aparte, errespetatu itzazue gripea daukazuenean eman beharreko pausuak.


Aguuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuur!!


Arantxa eta Iraitz


jueves, 8 de octubre de 2009

Zer egin kutsatuak ez izateko?

Aupa!


Dakizuen bezala, hainbat prebentzio jarri dira gripea ez arrapatu edo prebenitzeko. Hauek azalduko ditugu gaur, gendea ahal den baina gutxiago kontajia daiteken. Beraz, argi irakurri argibideak ( nahi eta jada jakingo dituzuen) eta sahiatu hauek errespetatu eta eguneroko bizitzara eramaten.


* Eskuak maiz garbitu.

* Erabilera bakarrekoak diren musuzapiak erabiliko ditugu estul edo doministriku egiteko. Jarraian zakarretara botako dugu.

* Etxea sarriago aireatuko dugu. Altzairuen gainkaldea ere ohi baina gehiago garbituko dugu baita ateetako heldulekuak ere.

* kutsaturik bagaude, etxean geratuko gara eta horretarako espreski jarritako argibideak jarraituko ditugu.

* Besteenganako kontaktu zuzena ekidingo dugu. Besteren batek erabiliriko kubiertu, plater... listuarekin kontaktua izan dezakeena, ongi garbiturik dagoela ziurtatu behar dugu.



Zaila da jarraibide hauek osotasunean betetzea baina sahiatu egin behar dugu. Hemen dauzkazue hainbat bideoren helbideak emaniko informazioa errazago geureganatzeko!
Besterik gabe gaurkoz honekin uzten zaituztegu! Zaindu eta erabili paperezko musuzapiak!!
Izan huntsaaaaaaa!!
Arantxa eta Iraitz

miércoles, 7 de octubre de 2009

A GRIPEA

Kaixo irakurleok!! Gaurtik aurrera, A gripeari buruz hitz egiteko erabiliko dugu blog hau. Zuei denon ahotan dabilen gaixotasun honi buruzko nondik norakoen berri emateko. Honi buruzko informazioa emateaz aparte, gripe mota hau ekiditeko aholkuak zein honi buruzko agertu diren azken berriak ere helaraziko dizkizuegu.

A gripea zertan datzan azaltzen ekingo diogu gure lanari.

Aspaldi honetan jende asko ikaratu duen terminoa dugu A gripea, hasiera batean txerri gripea edo eta gripe berria bezala ezagutua. Lehenago agertu ziren gripeen azpigripe batek eragindakoa dugu hau, beraz, gripe mota berri bat denez gero, ez gaude horri aurre egiteko inmunizaturik. Horrek gaixotasun hau hartzeko arriskua areagotzen du, jende gehiagok dauka infektatzeko posobilitatea.

Birus batek eragiten du gaixotasun hau, batez ere udazkenean eta neguan gertatzen delarik. Pertsonatik pertsonara transmititzen da, ahotik ateratzen zaigun airearen bidez; eztul egitean, doministiku egitean, hitz egitean…Zuzenean edo zeharka kutxa dezake A gripeak, kutsatuta dagoen persona batekin kontaktu zuzena izan eta bere listua arnastuz, edo eta persona kutsatu baten listua gure eskuekin ukitu eta hori begiekin, sudurrarekin edo eta ahoarekin kontaktuan jarriz. Gaixotasuna jasaten hasi eta zazpigarren egunera arte kutsatu diezaioke kutsaturiko norbaitek beste bati.

Beraz, badakizue, kontuz ibili zaitezte eta jarraitu ezazue gure bloga gaixotasun hau ekidin nahi baduzue!!

Urrengora arte

Iraitz eta Arantxa