Kaixo irakurleok!! Gaurtik aurrera, A gripeari buruz hitz egiteko erabiliko dugu blog hau. Zuei denon ahotan dabilen gaixotasun honi buruzko nondik norakoen berri emateko. Honi buruzko informazioa emateaz aparte, gripe mota hau ekiditeko aholkuak zein honi buruzko agertu diren azken berriak ere helaraziko dizkizuegu.
A gripea zertan datzan azaltzen ekingo diogu gure lanari.
Aspaldi honetan jende asko ikaratu duen terminoa dugu A gripea, hasiera batean txerri gripea edo eta gripe berria bezala ezagutua. Lehenago agertu ziren gripeen azpigripe batek eragindakoa dugu hau, beraz, gripe mota berri bat denez gero, ez gaude horri aurre egiteko inmunizaturik. Horrek gaixotasun hau hartzeko arriskua areagotzen du, jende gehiagok dauka infektatzeko posobilitatea.
Birus batek eragiten du gaixotasun hau, batez ere udazkenean eta neguan gertatzen delarik. Pertsonatik pertsonara transmititzen da, ahotik ateratzen zaigun airearen bidez; eztul egitean, doministiku egitean, hitz egitean…Zuzenean edo zeharka kutxa dezake A gripeak, kutsatuta dagoen persona batekin kontaktu zuzena izan eta bere listua arnastuz, edo eta persona kutsatu baten listua gure eskuekin ukitu eta hori begiekin, sudurrarekin edo eta ahoarekin kontaktuan jarriz. Gaixotasuna jasaten hasi eta zazpigarren egunera arte kutsatu diezaioke kutsaturiko norbaitek beste bati.
Beraz, badakizue, kontuz ibili zaitezte eta jarraitu ezazue gure bloga gaixotasun hau ekidin nahi baduzue!!
Urrengora arte
Iraitz eta Arantxa

No hay comentarios:
Publicar un comentario