martes, 20 de octubre de 2009

JATORRIA



Ieeeeu!!

Berriz ere hemen gatoz zuen A gripearen buruzko informazioa osatzeko asmotan. Gaurkoan birus honen jatorria eta bertara joateko ematen diren gomendioak argitko dizkizuegu.


La Glorian hasi behar omen dugu birus honen jatorriaren bila. Dirudienez, hemen egon baitzen lehen mutiko kutxatua. Zorionez egun ondo dago. Martxoaren bukaerarako ordea, 3000 biztanletik 1800 kutsatuak zeuden eta bertan hasi ziren agintariak mugitzen.



Etxalde honetan, "Granjas Carrol" izeneako txerri ekoizle handiena aurkitzen zen mundu mailan. Biztanleak kexu ziren gauzak ondo egiten ez zirelako han barnean baina ezin izan zuten ezer egin. Agintariek enpresaren alde egiten zuten eta herritarrek ezer gutxi egin zezaketen.




Agintariek gaisotasuna txinatik zetorrela adierazi zuten arren, zientzilariak bidali zituen La Gloriara. Esan zutenez, gaixotasuna gizakitik gizakira trasmititu zen eta ez txerritik gizakira.


Honen aurrean, administrazioek gomendio batzuk ematen dizkigute AEB edo Mexikora joanez gero. Baita bueltatzeko ordurako ere:



Gomendioak Mexikora eta AEBetara joan behar duten bidaiarientzat
1. Garbitasuna zorroztu eta eskuak maiz garbitu ur eta xaboiz.
2. Ez partekatu elikagaiak, edalontziak ezta koilara-sardexkarik.
3. Estali sudurra eta ahoa eztul edo doministiku egitea.
4. Zapia plastikozko poltsa batean gorde eta bota.
5. Ez ukitu begiak, sudurra eta ahora. Etxean geratu gaixotzen bazara eta edozein zalantza medikuari galdetu.
6. Garbitasuna zaindu.




Gomendioak Mexikotik eta AEBetatik bueltatzen direnentzat
1. Erreparatu zure osasun egoerari hurrengo 10 egunetan.
2. Tarte horretan sudurra, eztula edo arnasteko zailtasunak badituzu, joan medikuarenera.
3. Medikuari esaiozu noiz joan eta itzuli zinen
Bueno ba... gaurkoz neikoa duzuelakoan....
Zaittu eta txintxua izannnn!!!
Arantxa eta Iraitz!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario