sábado, 31 de octubre de 2009

Albiste bitxi bat

Kaixo irakurleok!!
Oraingoan, beste egunean irakurri genuen albiste bitxi baten berri ematera gatoz, has gaitezen azaltzen, beraz.

"Kartzelara, A girpea duela esateagatik", hau da orain dela gutxi irakurri ahal izan genuen titularra. Baina titular hori, ez da eman zen gertaerara hurbildu ere egiten. Jende gehiena, ni neu barne, harriturik gelditu zen esaldi hura irakurtzean. Baina gauza zera da, antza denez, gizon batek A gripea zeukala esan zuen ospital batean, modu horretan, dohainik artatua izateko.

Aste bete zeraman gaizki gizon horrek, oso txarto sentitzen zen, baina medikuarengana ez joatea erabaki zuen ez ordaintzeagatik., ez aitzuen eman behar zioten zerbitzua ordaintzeko haina diru.

Telebistan A gripearen inguruko informazioa entzun zuen gizonak, eta antzeko sintomak zituela aprobetxatuz, gaixotasun hori zeukala esatea otu zitzaion. Ospitalean, gizon har zeukana girpe arrunta baino ez dela ohartzean, eta guztia engainu bat zela jakitean, denuntzia bat jarri zioten gizonari.

Momentu hontan, gizonak kartzelan jarraitzen du, baina sentatu da dagoeneko.

Hau izan da gaurkoa, aguuuur!!

ArAnTxA eTa IrAiTz

1 comentario: