Kaixo guztioi!!
Oraingo honetan, A gripea Europara iritsi zenean hartu ziren neurriei eta eragin zituen erreakzio ezberdinei buruz hitz egitera gatoz, beraz...ADI!!
Espainian agertu zen lehenengo kasuarekin eman zitzaion ongi etorria A gripeari Europan. Horixe izan zen Europa mailako lehen kasua, eta berria hedatu bezain laster, izugarria izan zen Europa mailan sortu zen mugimendua.
Espainiako eta Italiako gobernuek beharrezkoa izan ezean Mexikora ez bidaiatzeko agindua eman ostean agertu zen lehen kasu hori.
Behin eta berriz medioetan entzun eta gero, argi gelditu da, A gripearen jatorria Mexikon dagoela. Azken bolada honetan, eta behin gaixotasuna Europara iritsita, ia zuzenean jarraitu baitugu Mexikoko egoera, “Reality Show” bat izango balitz bezala. Han eman diren antzeko gertaerak emango direnaren izua izan da arrazoi nagusia, neurriak aldez aurretik hartuz horiek prebenitzen saiatzeko.
Espainian beste 17 kasu agertu zirenean, Europar Batasuneko Osasun ministroen bilera bat antolatzea proposatu zen, egoerari buruz hitz egin eta neurriak hartzeko asmoz. Espainian A gripedun kasu gehiago agertzen ziren bitartean, Mexikon 1.614 kasu eta 103 hildako zeuden, beraz, izua handiagotzen zijoan Europako lurralde guztietan zehar. Bilera hartan hartu ziren neurriak, aurreko sarreretan aipatu dizkizuguenetaz aparte (eskuak sarritan garbitu...), hauek izan ziren:
- Txerriak hezten diren lurraldeak desinfektatu
- Mexiko edo Estatu Batuetatik datozen bidaiarien egoeraren berri eman hegazkina lurreratu aurretik
- Gripearen sintomadun jendea aislatu
- Fronteretan bigilantzia jarri gripea kontrolatzeko
- Mexikora ez bidaiatu
- ...
Aipatu dudan azken puntua dela eta, izua sektore zehatz bateta agertu zen; bidaia agentzietan. Gobernuak argi utzi zuen A gripea ez zabaltzeko neurririk garrantzitsuena, beharrezkoa izan ezean ez bidaiatzea zela. Mexikora ez bidaiatzea batez ere, baina baita gripedunak inora ez bidaiatzea edo eta Mexikotik beste lekuren batera ez bidaiatzea ere. Beraz, jendeari sortu zitzaion ikara dela eta, gero eta gutxiagok bidaiatzen dute, bidaia agentziak galtzen irtetzen direlarik.
Hori izan da guztia!! Urrengora arte...
Arantxa eta Iraitz

No hay comentarios:
Publicar un comentario