jueves, 15 de octubre de 2009

BEREZITASUNEN BAT DUTENENTZAKO GOMENDIOAK

Kaixo irakurleok!!
Gaurko honetan, berezitasunen bat daukan jendeari denon ahotan dabilen gripe honetaz ez kutsatzeko gomendioak ematera gatoz. Ez baita gauza bera, haurdun dagoen emakume bat edo eta adun nagusidun bat A gripeaz kutsatzea. Beraz, sekotre bakoitzaren berezitasunaren zergatiak eta hauek hartu beharreko neurriak zeintzuk diren azalduko dizuegu.
Haurdun dauden emakumeak
Haurdun dauden emakumeek, gainontzeko pertsonek duten arrisku berbera daukate A gripeaz kutsatzeko. Baina gauza zera da, gripe hau badu konplikazioak izan ditzazkeela erditzerako orduan.
Hauentzako gomendioak:
-Ez zaindu A gripea daukan inor
-Leku oso jendetsuak ekidin
-Etxea askotan haizetu
-Eskuak askotan xaboitu
-Ahalik eta denbora gutxien pasatu gripe hau daukaten inguruan
Gaixotasun kronikodunak
Birika, giltzurrun edo eta bihotz hodietako arazoak, diabetesa edo obesitatea duten pertsonei gogorrago eragiten die gaixotasun honek. Horietako gaixotasun kronikoren bat jasaten duen pertsona, defentsaz askoz ere baxuago dago, beraz, gripeak eragingo dizkion sintomak mingarriagoak izango dira.
Hauentzako gomendioak:
Haurdun dauden emakumeei eman dizkiegun aholkuak barne, beste hauek ere bete beharko lituzkete:
-Gaixotasun kronikoari buruzko jakintza izan behar da
-Hura nola tratatu behar duen jakin behar da
-Gaixotasun horrekiko kontrola izan behar da A gripea hartuz gero ahalik eta konplikazio gutxien izateko
Bidaiatzera doazenentzako
Jendea alde batetik bestera mugitzea izan da, batez ere, A gripea munduko leku askotara hedatzearen arrazoia. Baina Osasunaren Mundu Erakundeak dioenez, hori ez da jendeari bidaiatzen ez uzteko arrazoi bat.
Hauentzako gomendioak:
Bidaiarientzako gomendioak, beste arazorik ez duen jendeari ematen zaizkion berberak dira.
Adin nagusiko jendea
Argi dago jende nagusia ahulagoa dela, eta gaixotasun askok jende gazteagoari baino indar handiagoz eragiten diela. Beraz, sektore hau ere
berezitasunez zaindu beharra daukagu.
Hauentzako gomendioak:
Jende guztiari eman zaizkion argibideetaz aparte, adin nagusiko jendeari adinaren araberako beste gomendio bat ere ematen zaie:
-65 urte edo gehiago badauzka gripearen aurkako txertoa hartzea
-Eta 65 baino gutxiago badauzka baina aire fluxuaren butxadura kronikoa edo eta diabetesa jasaten badituzte era berdin
AgUr BeRo BaT!!!!
Arantxa eta Iraitz

No hay comentarios:

Publicar un comentario