viernes, 9 de octubre de 2009

SINTOMAK


Kaixo berriro ere!!

Gaurkoan, norbait A gripeaz kutsatzen denean sentitzen dituen sintomak zeintzuk diren eta nola nabaritu daitezkeen azalduko dizuegu, zuek edo zuen inguruko norbaitek gripea duen ala ez ziurtatu dezazuen.

A gripeak eragiten dituen sintomak, gripe arruntek eragiten dutenen berdinak dira eta gutxi gora-behera bost egunetik zortzi egunera arte irauten dute.

Ondoko hauek dira sintoma ohikoenak:

-Arnas aparatuko arazoak; eztula, eztarriko narritadura, doministikuak, mukosa dela eta sudurra taponatzea...

-38º-tik gorako sukarra. Hau, sintomak nabaritzen diren lehen bi egunetan gertatzen da

-Muskuloen ahultasuna eta orokorrean, gorputz osoko mina

-Botaka egiteko gogoa eta, batzuetan, beherakoa

-Jateko gogo eza


Nahiz eta gaixotasun hau arina izan, sintoma hauek larriagoak eta mingarriagoak izan daitezke pertsona horrek aurretiaz beste gaixotasunen bat bazeukan. Pneumonia, arnas arazoak edo eta beste gaixotasun bakan batzuk dauzkatenak hiltzera ere iritsi daitezke, beraz, gaixorik dauden pertsonak dira kontu handienarekin ibili behar direnak.

Kontu handiarekin ibili beharrekoak dira, baita ere, haurdun dauden emakumeak. Emakumeek defentsak baxu izaten dituzte haurdun daudenean, hori dela eta, A gripea edo eta beste gaixotasun bat arrapatzeko arrisku gehiago daukate.

Antzeko zerbait gertatzen da adinekoekin, ez daukate jende gazteak bezain beste defentsa, ahulago daude, orduan, gaixotasun hau hartzeko posibilitate gehiago daukate.


Badakizue lagunok, aurretiaz aipatu ditugun sintometako bat sentitu bezain laster, jo ezazue zuen medikuarengana, hare gehiago, beste gaixotasunen bat badaukazue , haurdun bazaudete edo eta adinez nagusiak bazarete. Horretaz aparte, errespetatu itzazue gripea daukazuenean eman beharreko pausuak.


Aguuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuur!!


Arantxa eta Iraitz


No hay comentarios:

Publicar un comentario