martes, 27 de octubre de 2009

A gripearen aurkako txertoa Euskal Herrian

Ieeeeup!!

Lengo astean aipatu zutenez, azaroaren 16an asiko dira gaixotasun honen aurkako txertoa ematen. Dakigunez, lehentasuna dute arriskuko taldeak; osasun langileak, segurtasun indarretako kideak eta suhiltzaileak, eri kronikoak eta haurdunak. Azken hauei txerto berezi bat ezarriko zaie antigenoen potentzia immunologiakoa handitzen duen osagairik gabea.

Espainiako eta Euskal Herriko osasun arduradunek hartu zuten erabaki hau aurreko astean. Hasiera batean 18 eta 60 urte bitartekoei dosi bakarra jarriko zaie eta adin horretatik aurrerako pertsonei bi. Hala ere, ez da oso segurua bi jartzea. Agian bakarra jarriko diotela adierazi zuten.

Bestalde, gaixotasuna tratatzeko antibiralak ere farmazietara itzuliko dira azaroaren batean. Medikuaren aginduz soilik erosi dezakegu. Jakina den bezala, antibiral hauek maiatzean kendu ziren farmazietatik ospitaletara eramateko.

Txertaketa 9an hasi nahi bazuten ere, 16ra atzeratu dute dosi guztiak eskura izateko. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herritarren %25a txertatu nahi dituzte (herritar gaixoena) eta nahiko izango direla baieztatu dute.


Beraz, badakizue, arriskuan zaudeten talde horietako kide bazara, zoaz medikuanerena informazio billa eta bestela segi lehenago jarritako instrukzioak. Honela soilik egingo badiogu aurren krisi garaian etorri zaigun epidemia honi.

Hemen jartzen dizuet gaisotasunari buruz aurkitu dugun bideotxo bat. Interesgarria dela uste dugu jendearen iritziak eta usteak agertzen direlako.



Ala baaa!!

Aio pelayooooo!!!!


Arantxa eta Iraitz!

No hay comentarios:

Publicar un comentario