viernes, 16 de octubre de 2009

Lehen biktima Espainian

KaixOooOo!

Hemen gara berriro ere zuei gaisotasun honi buruzko informazio gehiago eskeintzeko. Oraingoan espainian izan zen lehen kasu mortala azalduko dugu.

Dalila marrokiarra izan zen. 20 urte zituen eta madrilen bizi zen. Ekainaren 29an barnean zuen haurra zesarea bidez jaio zen. Haurra jaio aurretik emakumea jada ingresatua zegoen larritasunez H1N1 gaisotasunagatik. Emakumea
hiru aldiz joan zen ospitalera ingresatua izan aurretik baina ez zioten kasu gehiegirik egin. Haurdun zegoenez sintomak nahastuak izan ziren.

Hirugarrenean ekainaren 15ean, neumonia larri batez ingresatu zuten. Bere egoera okertuz joan zen, azkenean makina bidezko arnasa jarri zioten eta haurdun zegoenez, haurra zesarea bidez atera zioten. Haurdunaldiak eta gaisotasunaren larrialdiak eraginda, Dalila ekainaren 30ean hil zen, bere semea jaio eta egun batera.

Haurrak aurrera egitea lortu bazuen ere, amak gaisotasuna trasmitituko ote zion beldurra
zuten medikuek. Aste batzuk geroago, enfermeren akats batengatik Dalilaren haurra hil egin zen. Eman beharreko sendagarriz nahastu ziren eta haurrak ez zuen ongi erantzun.

Ondorio latzgarriak jaso ditu Dalilaren familiak A gripearen ondorioz. Askotan medikutara joatea badakigu alperrikakoa dela baina sintomak oso argiak badira medikuei argi adierazi behar dizkiegu. Insistitu egin behar diegu kasu egiteko. Beraz, sintomak ez badira oso nabariak, aurretik haipaturiko pautak jarraituko ditugu.

AyoooooO!!!




Arantxa eta Iraitz!

No hay comentarios:

Publicar un comentario