Kaixooooo!!!
Gaurkoan notizi txar batekin gatoaz. Berria.info orrian ikusi izan dugunez, Gipuzkoan gizon bat hil da A gripearen ondorioz.
Txertatzearen kanpaina hasi den arren, ikus dezakegu gaixotasunak oraindik geure artean jarraitzen duela. Gizon hau, arrisku taldekoa zen eta oraindik ez da bere bizileku, ez adina azaldu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aldetik.
Jada zortzigarren hildakoa da hau Euskal Herrian.
Bizkaian lau, Nafarroan bi, Gipuzkoan bi.
Datuak ez dira oso pozgarriak baina pixkanaka aurre egiten ari garela diote. Txertaketarekin jarraituz, gogora ditzagun arrisku taldeak:
- Haurdun daudenak.
-Gaixotasun kardiobaskular kronikoak (hipertentsioa izan ezik).
-Arnas gaixotasun kronikoak (hauek ere barne: displasia bronko-pulmonarra,
fibrosi kistikoa eta asma moderatu/larri iraunkorra).
-I eta II motako diabetes mellitusa tratamendu farmakologikoarekin.
- Giltzurruneko gutxiegitasun moderatua/larria.
-Hemoglobinopatiak eta anemia moderatua/larriak.
-Asplenia.
-Gibeleko gaixotasun kroniko aurreratua.
- Gaixotasun neuromuskular larria.
-Inmunosupresiodun pazienteak (GIB-infekzioak, farmakoek edo
transplanteen hartzaileetan sortutako inmunosupresioa ere barne).
-Obesidade morbidoa (gorputz-masaren indizea 40koa edo hortik gorakoa)
- Reye-ren sindromea garatzeko aukera izateagatik, azido azetilsalizilikoaren
bidezko tratamendu luzea jasotzen duten ume eta nerabeak, 18 urtetik
beherakoak.
Gogoratu, talde hauetakoren batekoa bazara medikuarenera jotzea informazio edo txertaketari buruz informatzera.
txintxoak izan eta zainduuu!!!
Arantxa eta Iraitz!
jueves, 10 de diciembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario