domingo, 13 de diciembre de 2009

A GRIPEA PREBENITZEKO EROSKIREN KANPAINA

Kaixo denoi!!
Eroskik iada denon ezaguna den gripea prebenitzeko kanpaina egin duela iritsi zaigu belarrietara, beraz adi, azaltzera goaz eta!!

Irakurri duzuena, bai! Eroski ere A gripearen saltsan sartu da. Eusko Jaurlaritzarekin batera, gaixotasun honen aurkako kanpaina bati ekin dio, proiektuaren helburua, bezeroei honi buruzko informazioa ematea delarik.

Eroskik birusa hedatzea saihesteko gomendioak jasotzen dituen informazio orriak banatuko ditu merkataritza-sare guztian zehar. Gainera, kontsumitzaileek eskatuz gero, prebentzio-neurriei buruzko informazioa helaraziko diete Eroskik antolatuko dituen tailer praktikoen bitartez. Ematen dituzten gomndioak, gripea ezagun egin zaigunetik dakizkigun berberak dira; eskuak maiz garbitzea, eztul egitean ahoa estaltzea...

Eroskiren kanpainaren aburuz, A gripea duen gaixoak osasun profesionalen gomendioak jarraitu beharko ditu eta harreta handia jarri inor ez kutsatzeko.

Aurretiaz aipaturiko tailerrak "A gripeari aurre egiteko prebentzio-neurriak" du izena eta Eroskik dauzkan hipermerkatu guztietan eskeiniko dituzte. Nahi duten guztiak daukate tailer horietan parte hartzeko aukera. Interesatzen bazaizkizue, hona hemen tailer horietan aputnatzeko beharrezkoak diren telefono zenbakia eta emaila:
-902 540 846
-Escuelas@eroski.es

Hau izan da guztia gaurkoz, beste bat arteeeeeeeeee!!

Arantxa eta Iraitz

No hay comentarios:

Publicar un comentario