viernes, 4 de diciembre de 2009

ESTATISTIKAK


Kaixo lagunok!
Gaurkoan estatiskikekin gatoz. Gaurkoak ez badira ere, ideia bat egiten lagunduko digute. Azken bolaran, hedabideek gehiegi informatzen ez duten arren, gogoratu ezazue A GRIPEAK GUREKIN JARRAITZEN DUELA!!
Ikus dezagun bada, zer dioten estatistikek:
09/07/12an, 115055 kutsatu zeuden mundu osoan eta 582 hildako. Hillabete beranduago, 210251 kutsatu eta 1890 hildako. Ikus dezakegunez aldea nabaria izan zen. 09/08/19an ordea, astebete beranduago, 225432 kutsatu eta 2347 hildako. Ikus dezakegun bezala, gaixotasuna oso azkar zabaldu zen mundu osoan zehar.
Kontinenteen artean kutsatuena amerika izan zen eta honen barruan E.E.U.U izan zen datu beldurgarriekin.
Hasieran, 37212 kutsatu zituen eta hillabete beranduago 43693. Jarraian zetorren astean ez ziren kutsatu gehiago detektatu baina aste betean, 41 hildako gehiago izan ziren 477 izanik.
Amerika osoan, hillabete eta aste betean, 1864 hildako egon ziren gaixotasuna dela eta. Munduko 2347 hildako horietatik erdiak baina gehiago amerikarrak ziren!!!
Espainiari dagokionean, aurreko datuak jakinik ez dira hain gogorrak baina ez diezaiogun garrantzia kendu:
Hasieran 1034 kutsatu zeuden eta 2 hildako. Hillabete eta aste bat beranduago 1538 eta 12 hildako. Estatu Batuen kasuan bezala, azken astean ez zen kutsaturik egon baina 3 hildako egon ziren.
Ondoriozta dezakegun bezala, proportzioak izugarriak dira. Egia da hasieran, gaixotasuna berria zela eta jende gehiago arrapatu zuela. Ala ere, ibili gaitezen tentuz eta erne!
GAIXOTASUN HONEK HERIOTZA EKAR DEZAKE!!!
Badakigu ba! Zaindu eta txintxoak izan!!
Arantxa eta Iraitz

No hay comentarios:

Publicar un comentario