domingo, 27 de diciembre de 2009

Farmako berria

Kaixo guztioi!

Eguberriak diren arren, guk hemen jarraitzen dugu geure betiko gaiaren inguruan. Gaurkoan, Tamiflu farmako famatuari itzal egingo dion sendagarriari buruz hitzegingo dugu.

Oraindik gizarteratu ez den arren, T-705 izeneko proiektuak esperantza handia erakutzi du. Jende askok erosi zuen tamiflurekin hainbat ezberdintasun ditu. Aurrekoaren proteina berari eragiteaz gain, beste bati ere eragiten dio eta honela, erantzuna zuzenagoa da.

Bestalde, ez da lehen 48 orduetan artu behar beraz, margen gehiago dugu gaixotasunarekiko. Gripearen hainbat birusi eragiteak ere onura eta abantaila ematen dio tamiflurekiko.

Lehenengo bi faseak pasa ditu eta azkenekoa falta zaio gizarteratua izateko. Beraz, badakigu ezer berezirik gertatzen ez bada, laister kalean izango dugula orainarteko sendagarririk oberena.

Besterik gabe eta interesgarri izan zaizuelakoan:

Agur t'erdi!!

Arantxa eta Iraitz!

No hay comentarios:

Publicar un comentario