Epa!! Orain dela gutxi, Norvegian A gripearen mutazio bat azaldu zela aipatu genizuen. B,a oraingo honetan, horren urrun joan beharrean, Espainiara egingo dugu bidaia, bertan, gaixotasun honen hiru mutazio kasu agertu baitira.
Sarreran azaldu bezala, hiru mutazio kasu aurkitu dituzte Espainian. Ildenfonso Hernandez Osasun Publikoaren zuzendari nagusienak esan duenez, horietako bi Norvegian azaldu zen mutazio bera jasaten ari dira, eta hirugarrenaren arazoa, bere gorputzak tamiflu farmakoa ez onartzea izan da, horrek gripearen mutazioa eragin dioalrik.
Tamiflua onartu ez zuen gaixoari zanamivir eman diote eta bizirik jarraitzen du, beste bi gaixoetako bat hil egin da, eta hirugarrenak sintoma arinak besterik ez ditu.
Badirudi Norvegiako mutazioak ez diela arnas aparatuan eragin handirik egin, nahiz eta orain aste batzuk eman genizuen albistean, arnas aparatuan arazo gehiago ematen dituela esan (hori izan baitzen guri iritsi zitzaigun datua).
Osasun ministerioan, gertu-gertutik ari dira hiru kasu horiek aztertzen, eta horiek onoriak atera bezain laister informatuko zaituztegu horietaz.
Mila esker zuen arretagatik!!
Hurrengora arteeee!!
Arantxa eta Iraitz
jueves, 10 de diciembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario