viernes, 25 de diciembre de 2009

ARGENTINAKO PSIKOSIA

Kaixo berriro ere!!
Gaur A gripeak Argentinan eragin zuen psikosiaren inguruan hitz egitera gatoz, gaixotasun honek egoera ezberdinak eragin baititu lekuaren arabera.

Argentinako biztanle askok ez dute Gobernuak emandako informazioa sinetsi. Orain dela gutxi, 44 hildako eragin dituela helarazi zien Gobernuak, eta datu hori adierazi eta gutxira kargua utzi zuen Graciela Ocaña Osasun ministroak. Ekintza hori izan zen biztanleriari zalantza horiek erein zizkiona.

Emakume horrek kargua uztearen arrazoia, Gobernuak A gripearen aurrean izan zuen portaera izan zen. Osasun ministra ohia, A gripearen kanpaina elekzioen aurretik egitearen aldekoa zen, elekzioak atzeratuz, baina Gobernuak garrantzia gehiago eman zion elekzioak ospatzeari jendea gaixotasun horren berri informatu eta babesteari baino.

Argentinako politika bat-batekotasunean oinarritzen dela entzun eta irakurri izan dut beti, inprobisazioaren erregeak direla., ez omen dute ezer egiten gatazkaren bat prebenitzeko. Guztiz aurkakoa, ematen diren einean saiatzen omen dira konpontzen. Eta hori da, hain zuze ere, A gripearekin gertatu dena, ondorio modura, ezjakintasuna eta biztanleriaren sinesgogortasuna lortu direlarik.

Hau izan da gaurkoa lagunok!!

Arantxa eta Iraitz!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario