Egunon goiz-goizetiiiik!!
Gaurkoan, albiste bitxi batekin gatoz. Bagenekien, A gripea txerriengandik eratorria dela baina gaurkoak arriturik utzi digu.
A.E.Betan gertatu da. Etxeko hainbat animalietan, katu eta huroietan, A gripea agertu da. Mediku eta administrazioak lasaitasuna eskatu du eta eskuak asko garbitzea.
Lehen katua Iowan agertu zen. Katu zaharra zen eta arnasa artzea kostatzen zitzaion. Geroztik, Utah eta Pensilbanian gehiago agertu dira. A gripea, animali eta gizakien artean kutsatzen den gaixotasun berriena da baina ez dugu ahaztu behar gehiago ere badirela. Beraz, gure buruaz gain ere zain ditzagun etxeko animaliak.

Eduki ditzaketen sintomak:
* Lozorroa
* Sukarra
* Gosea gutxitzea
* Sudur eta begietatik jarioak
* Doministrikuak
* Doministrikuak
* Eztula
* Arnasketaren aldaketa
Oraingoz, txakur eta hegaztien artean ez dira kutsaturik aurkitu baina jada, indioilar, txerri, huroi, gepardo eta hainbat katu kutxatuak daude. Albaitariek diotenez, A gripea kutsa daiteke animaliei baina beren artean ez dute trasmititzen beraz, lasai egoteko eskatu dute.
Gizakientzako diren medikamentuak ez nahastea eta bakunak egunean eramatea eskatzen dute, garbiketa zehatz baten ondoren.
Besterik gabe irakurle! Gaurkoan ere emandako informazioa baliagarri izango zaizulakoan agurtzen gara!
Zaindu!!
Arantxa eta Iraitz!

No hay comentarios:
Publicar un comentario