Kaixo eta urte berri on guztioi, hemen gatoz gu berria dugun urte honetan gaixotasun honi buruz agertzen diren albisteak zuei helaraztera.
Titularrean irakurri duzuena, Rafael Bengoa Osasun Sailburuaren adierazpena da. Honek, gripearen aurkako txertoa jartzeko deialdia egin digu euskaldunoi, txertoari barik beldurra gripeari izan behar diogula azpimarratuz.
EAE omen da Estatuan gripe kasu gehien jasan duen erkidegoa, 100.000 biztanleko 211 kasu agertu baitira. Oraingoz, 198 lagun eraman dituzte ospitalera gaitz horrek kutsatuta; bataz-besteko adina 36 urtekoa da.
Legebiltzarreko Osasun Batzordean egin du agerraldia Bengoak, bertan gaixotasunari buruzko datuez eta horren inguruan mintzatu delarik.
Biztanleriaren %20 edo %25ak jarriko omen du txertoa EAEn, horretarako 463.000 dosi prestatuko dituzte.
Txertoa emateko kanpaina, azaroaren 16an hastea adostu zuten Estatuko lurralde arteko kontseiluan, Bengoak ordea, berak azaroaren 9an hastea nahi zuela aipatu zuen, baina ez zegoen txertorik prestatuta ordurako.
Azkenik, guztiontzako haina txerto daudela eta hau jartzea borondatezkoa dela esanez eta azpimarratuz bukatu du hitzaldia.
Hau izan da guztia lagunok!! Hemen uzten dizuegu albiste honen inguruko bideo baten link-a, informazio gehiago izan dezazuen:
-www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/275613/osasun-saila-a-gripeari-izan-behar-zxaio-beldura-ez-txertoari
Ongi izan!!
Arantxa eta Iraitz
sábado, 2 de enero de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario