lunes, 4 de enero de 2010

Bukatu den urtean 271 hildako egon ziren

Kaixo guztioi!!!

Urte berriarekin batera, geuk ere geure blogari informazio berria atxikitzen jarraitzen dugu. Gaurkoan, amaitu berri den urteari errepasotxo bat emango diogu.

2009 urtea, 271 hildakorekin amaitu zen. Ez da datu pozgarria baina beno... datozenekin ea pixkat alaitzen zaituztegun. Urtean gaixotuen tasaren beherapen nabariarekin amaitu zuen. 40,80/1000 biztanleko zeuden gaixotuta urteko azken astean. Aurretik genuen datu altuena, 371,68/1000 zen. Ikus dezakegunez datu pozgarria da.

Heriotza tasa ere jeitsi egin da. Orain 0,21/1000 dago. Datu hauen onuragarriak diren arren, oraindik gaixotasuna geure artean dago eta emaniko jarraibide eta prebentzioak jarraitu behar ditugu.

Bestalde, Espainian, A gripearen aurka eginiko kanpaina "porrot" bezala definitu dute. Kanpaina hasi baina lehen 37 milioi dosi erosi zituzten. Kanpaina hasi eta 5 astera, 2 milioi dosi bakarrik banatu ziren. Eginiko kalkuluen arabera, 3 milioi soilik erabiliko dira beraz, 34 milioi soberan daude.

Gobernuak dio, nahiago zuela pasa faltan egon baino eta egia esan, honela gertatu da. Hipotesi oker eta beldurraren poderioz, dosien kantitate handia soberan geratu da. %90 zehazki. Zoberan dauden dosiak kanal pribatuan salduko direla esan da.


Beno ba, gaurkoz informazio nahikoa barnetatu duzuelakoan:

Txintxoak izan eta ea errege magoak jator portatzen diren!!!


Arantxa eta Iraitz!

No hay comentarios:

Publicar un comentario