sábado, 9 de enero de 2010

ESPAINIAN TXERTOEKIN ZER EGIN PENTSATZEN ARI DIRA

Kaxio guztioi!! A gripeak sortu duen azken eztabaida, soberan gelditu diren txertoekin zer egin izan da, oraintxe azalduko dizueguna, hain zeuzen ere.

Esan genizuen bezala, uste zena askoz baino txerto gutxiago saldu eta jarri dira, beraz, asko eta asko soberan gelditu dira. Hori da gaur egun Espainian darabilten buru haustea.

Espainian hartu den azken erabakia, soberan gelditu zaizkien txertoak merkeago saldu edo eta herrialderen bati oparitzea izan da..Kutsatzeko arrisku gehien duten sektoreak asetu ostean, gelditzen diren txertoak UEri balio duena baino merkeago saltzea edo eta gehiago behar duten herrialdeei ematea aipatu eta onartu dute, baina oraindik orain ez dakite zehatz-mehatz zer egin.

Horren alternatiba bat, txertoak laboratorioei itzultzea litzateke, horiek farmazietan salduak izan daitezen. Beste bat, 2010eko gripe estazionala sendatzeko erabiltzea da...
Dena dela, eta hartzen duten erabakia hartzen dutela, jakinaraziko dizuegu.


Agur!!


Arantxa eta Iraitz

No hay comentarios:

Publicar un comentario