Atzo jakin izan genuen bezala Diario Vasco egunkariaren eskutik; Euskadin gripearen tasa, Espainiakoa baina txikiagoa da. Albiste pozgarria da geure herriarentzako hau.
17,97 gaixotu daude 100.000 pertsoneko geure herrian. Horietatik %98, A gripeaz kutsaturik. Espainian, 37 gaixotu daude 100.000 pertsoneko. Datu hauek, aurreko urteko abenduaren 27 eta aurtengo urtarrillaren 2 artekoak dira.
Nafarroan, 35,14 pertsona dira 100.000ko. Gaixoturik egotea ez da beti albiste ona baina tasa gutxituz doala jakiteak, epidemiari aurre egiten ari garela ematen digu jakitera. Ea ba oraingoan, doministriku eta mukiei agur esaten diegun era egoki batean.
Beraz, gaurkoan, albiste onekin uzten zaituztegu.
Txintxoak izan!!!

Arantxa eta Iraitz!

No hay comentarios:
Publicar un comentario