jueves, 5 de noviembre de 2009

A GRIPEA ROBOTEN MUNDUA

Kaixo irakurleok!! Gaur ere A gripearen inguruko albiste bitxi batekin gatoz, gaixotasun honetaz kutsatu den robot bati buruzkoa den batekin, hain zuzen ere.

Tokyon gerta
tu da kasu harrigarri hau. Security and Safety Trade Expo 2009 (RISCO) ekitaldira joan zirenak, harriturik gelditu ziren H1N1 birusak roboten munduan eragina izan duela jakin zutenean.

Gertatu dena zera da, ikertzaile talde batek, A gripea edukitzea eragin diela aipatutako robot horri, horrela gaixotasun hedatu hau nola sendatu eta abar horrekin esperimentatzeko. Antza denez, gripea harrapatu duen robot hau, gizakien azala imitatzen duen zuntz batekin eginik dago. Horri esker, gizakion gorputzak dituen erreakzioak izan ditzake; izerditan hasi daiteke, negar egin dezake...Iada, A gripeak eragiten dituen sintoma berdinak eraginaraztea lortu dute.

Gaixotasunen simulatzaile moduan sortu zuten Japoneko ingeniero batzuk, modu honetan, medikuek gaixoak atenditu aurretik, robotarekin probak egiteko aukerak ditu. Baita gaixoak A gripea daukan edo ez aseguratzeko aukera ere, robotaren sintomak eta erreakzioak pazienteenekin alderatuz. Ikusiko duzuen moduan, apur bat beherago bideo baten link-a eskegi dizuegu, hor, aipatutako robota agertzen delarik.

http://www.youtube.com/watch?v=JI-Ay0B7MKs


Hau izan da guztia gaurkoz, urrengora arteeeee!!!!!!!!!!


Arantxa eta Iraitz

1 comentario:

  1. OHARRA!!!!!!!!!!

    TITULUA GAIZKI JARRI DUT:
    "A GRIPEA ROBOTEN MUNDUAN" JARRI NAHI NUEN!!

    ResponderEliminar